Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, etorkinak lan-kontratuen bidez erregularizatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.02.16
73
05:15
Hirugarren puntuarekin batera tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00386Etorkinak lan-kontratuen bidez erregularizatzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Rodríguez Barahona, María Teresa (SV-ES LT) (00:50)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:03)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:17)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (01:27)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:39)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Rodríguez Barahona, María Teresa (SV-ES LT) (02:03)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:10)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (02:19)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (02:25)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (02:33)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:38)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:42)Bideoa ikusi

Testua

Legebiltzarkideoi iragarri behar dizuet, inork eragozpenik
ez badu, eta halaxe adierazi zaidanez, gai-zerrendako
bigarren eta hirugarren puntuak batera eztabaidatuko
direla.

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Lehenbailehen
eztabaidatzeko Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
etorkinak lan-kontratuen bidez erregularizatzeari
buruzkoa”. Eztabaida eta behin betiko ebazpena izango dogu.

Eta hirugarren puntuaren izenburua ere irakurriko dot:
“Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak Legebiltzar
Taldeak egindako legez besteko proposamena, atzerritarren
eskubide eta askatasunei buruzkoa”. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena izango dogu gai honetan ere.

Horregaitik, ba, lehenengo eta behin proposatzaileei,
ekimenak aurkeztu dabezan taldeei emongo geunskio hitza.
Eta, zeregin horretan sartuta, Euskal Sozialistak Taldeko
ordezkariak dau hitza.

Rodríguez andrea, zeurea dozu hitza.

RODRÍGUEZ BARAHONA andreak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna, legebiltzarkide jaun-andreok.

Ziurrenik guztiok jakingo duzuen bezala, joan den
urtarrilaren 23an Atzerritarren legea eraberritzeko
oinarrizko legea jarri zen indarrean, eta esan behar da
legearen erreforma Gobernu zentralak sustatu duela eta
Alderdi Popularrak gehiengo absolutuz onetsi duela.

Eraberritu den legeak, urtebete lehenago legebiltzar-indar
guztien eta inmigrazioaren inguruan lan egiten duten indar
guztien adostasun politiko eta sozial zabalez onetsi zenak,
inmigranteek gure herrian dituzten eskubideak zabaldu
zituen, horretaz gainera etengabeko erregulazio mekanismoak
ezarri zituen, eta, batez ere, inmigranteak Espainian
gizarteratzean gauzak erraztera bideratu zen. Baina lege
hau inoiz ez zen garatu.

Indarrean sartu berri den legeak inmigrazioaren kontrola
eta errepresioa azpimarratzen du bereziki, inmigranteei
berme juridikoak mugatzen dizkie eta eskubideak murriztu,
eta, horretaz gainera, “paperik gabeko” deitzen direnak
isiltasunera eta ikusezinak izatera