Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mozioa, Antonio Damborenea Basterrechea Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkide jaun txit argiak aurkeztua, Autonomia Erkidegoko 2001eko Aurrekontu Orokorren gaineko lege-proiektua bidaltzeari buruz 2001eko otsailaren 2an bideratu zen interpelazioaren ondoriozkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.02.16
73
05:15
Gai-zerrendako bostgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\03\00\00005Autonomia Erkidegoko 2001eko Aurrekontu Orokorren gaineko lege-proiektua bidaltzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:49)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (00:52)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:55)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:57)Bideoa ikusi

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (01:06)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (01:13)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:19)Bideoa ikusi

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (01:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:28)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: “Mozioa, Antonio
Damborenea Basterrechea Popular Vasco-Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkide jaun txit argiak egina,
Autonomia Erkidegoko 2001eko Aurrekontu Orokorren gaineko
lege-proiektua bidaltzeari buruz 2001eko otsailaren 2an
bideratu zen interpelazioaren ondoriozkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara, eta
zeregin horretan Euskal Talde Popularreko ordezkariak,
Damborenea jaunak dau bere txanda, bere hitz egiteko
aukera, ekimen hau aurkezteko eta aldezteko.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna, izan ere, joan den azaroko ekimen baten ondoriozko
mozioa bada ere, bada, jakina, Jaurlaritzak Aurrekontua
aurkezteko epea bete zedin baino lehen edo Legebiltzar
honetan Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren proiektua
aurkezteko epea bete baino lehen egina izan arren,
proposamena eta mozioak indarrean diraute; izan ere, legea
bere epeetan, edo legeak ezartzen dituen epeetan ez bete
izanak ez du, gerora bada ere, hura betetzeko obligaziotik
libre uzten, edo berandu eta gaizki bete arren ere ez, eta
are gutxiago Eusko Jaurlaritzak herritar hauekiko eta
Legebiltzar honekiko dituen obligazioak betetzeko
obligaziotik libre uzten.

Mozio honekin guk eskatzen duguna da Legebiltzarrak Eusko
Jaurlaritzari eska diezaiola legea bete dezala, gure
legeak, Legebiltzar honen legeak bete ditzala; ez-gobernu
honek bidal diezaiola Ganberari 2001 urteko Aurrekontuaren
lege-proiektua, herriaren politika ekonomikoa, soziala,
hezkuntzari buruzkoa eta abar jasotzen dituena, ekimen
publiko orokorren diru-sarrera eta gastuak jasoko dituen
lege-proiektua. Bestela esanda, sistema demokratikoek edo
mendebaldekoek behintzat bete ohi duten zera hori egin
dezala.

Dagoeneko bi aldiz gaitzetsia izan den lehendakaria izan
arren, hauteskunde deia egiten ez duenez, Gobernuari
eskaera egiten diogu gutxien-gutxienez ez ditzala euskal
herritarrak kaltetu, edo, kaltetuko baditu ere, ahal denik
eta gutxiena kaltetu ditzala.