Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkide andre txit argiak Jaurlaritzari egina, seme-alabak dituzten familiei jaramon egitearen eta jaiotza-tasa sustatzearen gaineko txostenari buruzkoa.
2001.02.16
73
05:15
Gai-zerrendako hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\05\01\00161Seme-alabak dituzten familiei jaramon egitearen eta jaiotza-tasa sustatzearen gaineko txostenari buruzkoa.

Izapideak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak galderari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:05)Bideoa ikusi

Zuzentza, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua (02:07)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: “Galdera, M.ª Aránzazu
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkide andre
txit argiak Jaurlaritzari egina, seme-alabak dituzten
familiei jaramon egitearen eta jaiotza-tasa sustatzearen
gaineko txostenari buruzkoa”.

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

2000ko maiatzaren 5ean osoko bilkura batean onetsi zen
seme-alabak dituzten euskal Autonomia Erkidegoko familiei
jaramon egiteari eta jaiotza-tasa sustatzeari buruzko legez
besteko proposamena, eta proposamen horretan eskatu
zitzaion Eusko Jaurlaritzari egiteko txosten bat seme-
alabak dituzten euskal Autonomia Erkidegoko familien
egoerari buruz eta agintaritza publikoek beren jarduketa-
esparruan familia horiei egiten zieten jaramonari buruz eta
bidaltzeko txosten hori Legebiltzarrera.
Joan dira bederatzi hilabete legez besteko proposamen hura
onetsi zenetik, eta esandako txosten hori ageri ez denez
geroz, honako galdera hauei erantzuteko eskatzen da: badu
Gobernuak seme-alabak dituzten familiei jaramon egin eta
jaiotza-tasa sustatzeari buruz onetsitako legez besteko
proposamena betetzeko asmorik?, zer eperen barruan du asmoa
Gobernuak estudio hori Ganbera honetara bidaltzeko?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburu dan
Intxaurraga jaunak dau hitza.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURU (Intxaurraga
Mendibil) jaunak: Bai, eta maiatzean.

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, sailburu jauna.

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza barriro.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna,
eta eserlekutik bertatik sailburuaren erantzunagatik
eskerrak emateko.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, Quiroga andrea.