Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkide andre txit argiak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburu jaun txit gorenari egina, Txingudiko Badiarako Plan Bereziari buruzkoa.
2001.02.16
73
05:15
Gai-zerrendako bederatzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\05\01\00165Txingudiko Badiarako Plan Bereziari buruzkoa.

Izapideak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak galderari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:07)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (02:09)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:10)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (02:10)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Hortaz, ba, gai-zerrendako hamabosgarren puntura: “Galdera,
M.ª Aranzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkide andre txit argiak Lurralde Antolamendu,
Etxebizitza eta Ingurugiro sailburu jaun txit gorenari
egina, Txingudiko Badiarako Plan Bereziari buruzkoa”.

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, lehendakari jauna, eskerrik asko.
Ez nuen uste hain laster izango zenik nire txanda!

1993ko uztailaren 8an erakunde batzuen eta besteen
ordezkariek, Eusko Jaurlaritzarenek, besteak beste,
erakunde horiek berek Txingudiko badiaren eta Bidasoaren
estuarioaren ingurua –hori babestu nahi da–, berroneratu
eta zaintzeko 1991ko abenduaren 5ean izenpetutako
lankidetza-hitzarmena berresteko, eta hala berean, izenpetu
zuen erakunde bakoitzak egingo zuen ekarpena zehazten zuen
akordioa izenpetu zuten.

Hirugarren klausularen bigarren paragrafoan xedatzen da
plan berezia exekutatzeko haztatutako aurrekontu osoa
10.000 milioi pezetakoa dela. Diru-kopuru hori Eusko
Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta
Ingurugiro Sailak ipiniko du, Oxinbiribil parkea izatekoa
denari dagokion partida izan ezik, horko lurraren gestioa
eta urbanizazioaren ehuneko 50, 120 milioi ingurukoa izango
dela uste den aurrekontuaren ehuneko 50, Irungo Udalak
hartuko du-eta bere gain.

Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betetzea
Oxinbiribilgo parkea izatekoa den proiektua gauzatzeko
zeinen garrantzizkoa den kontuan izanik, honako galdera
hauek egiten dizkiogu sailburuari: badu Lurralde
Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak esandako
akordio horren hirugarren klausularen bigarren paragrafoa
betetzeko asmorik?; ezezkotan baldin bada, zer arrazoi
juridikotan oinarritzen da ez betetzea justifikatzeko?

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Ormazabal sailburu jaunak dau hitza.

LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILBURU
(Ormazabal Zamakona) jaunak: Presidente jauna,
legebiltzarkideok, señora Quiroga.

Beteko dugu, bai,