Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Lehenbailehen eztabaidatzeko Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Sintel-eko langileen egoerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.03.07
75
09:04

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00393Sintel-eko langileen egoerari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (01:46)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT) (01:55)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:59)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (02:03)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (02:12)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (02:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (02:23)Bideoa ikusi

Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT) (02:28)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (02:32)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (02:37)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (02:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:45)Bideoa ikusi

Testua

Ekimen hori baztertua izanez, hirugarren puntura:
“Lehenbailehen eztabaidatzeko Mistoa-Ezker Batua/Berdeak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Sintel-eko langileen egoerari buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, talde
proposatzaileari emongo deutsagu hitza, hau da, Ezker
Batua/Berdeak Taldeko ordezkari dan Usín jaunak dau hitza.

USÍN FERNÁNDEZ jaunak: Egun on, legebiltzarkide jaun-
andreok, lehendakari jauna.

Legez besteko proposamen hau, Sintel enpresaren eta bertako
langileen egoerari buruzkoa, lehenbailehen eztabaidatzeko
aurkeztu izanaren arrazoia Legebiltzarraren egoera bera da
eta Sinteleko langileek bizirik iraun ahal izateko eta
lanpostua eta etorkizuna nolabait ziurtatzeko duten presa
da.

Zuek guztiok jakingo duzuenez, langileek 216 egun
daramatzate greban ia Castellana kale osoa kanpaleku
eginda. Mila pertsonak eta gehiagok bi hilabete inguru
daramate han, oso egoera estuan, bai haiei eta bai neroni
ere, enpresa hartan gertatzen ari dena lotsagarri-
lotsagarria iruditzen zaigulako.

Azken batean, egun konpainiak dituen 1.818 lanpostuei ari
dira eusten, azken urteetan izandako espedienteen bidez
langile-kopurua asko urritu ondoren. Oraingo txostena
konpainiak aurkeztu nahi du eta badirudi datorren
ostiralean erabakiko dela. Ea kontrako erantzuna izaten
duen; hau da, txostenari uko egiten dioten, enpresa eta
bertako langileek etorkizunaz eta lanpostuaz itxaropena
izan dezaten. Eta Sintelen kasua adiskidekeriaren eta
pilotazoaren politikaren eta aberaste azkar eta errazaren
beste adibide bat dela uste dugu.

Beste kasu batzuetan ere ikusi dugu. Pribatizatze-prozesu
guztietan ikusi ditugu antzeko eskandaluak. Rumasa
pribatizatu zenean ere ikusi genuen. Boyer jaunaren
adiskideek (“gente guapa” izenaz ziren ezagunak) berebiziko
dirutza pilatu zuten pribatizatutako enpresekin espekulatuz
eta iruzurrezko salerosketak eginez.

Eta adibide argi eta garbia Arabako probintzian izan
genuen, Laudion hain zuzen, Bodegas Aretan,