Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, eduki ekonomiko edo soziala duten arau publikoen eraginkortasuna kontrolatzeari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.10.19
8
04:50
Deialdiko lehenengoa.

Jatorrizko ekimenak

07\09\02\02\00001Eduki ekonomiko edo soziala duten arau publikoen eraginkortasuna kontrolatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:11)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (00:15)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:20)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT) (00:35)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:43)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:48)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehen puntua “Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako lege-proposamena, eduki ekonomiko edo
soziala daben arau publikoen eraginkortasuna kontrolatzeari
buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin
betiko ebazpena” izango dogu.

Jaun-andreok, banatu jatzuen dokumentazioan bertan daukazue
Jaurlaritzaren irizpidea, eta, horrenbestez, beste eraren
bateko eretxirik ez balego behintzat, irakurri barik
eztabaidari ekingo deutsagu zuzen-zuzenean.

Aldeko txandan, proposatzaile dan taldetik aparte, beste
norbaitek parte hartu gura dau...? Euskal Sozialistak
Taldea. Besterik ez dago...?

Bai, bai, jakina, Maura jauna. Talde proposatzaile
zaretenez gero, jakintzat eman dugu zuen mintzatzeko asmoa
eta parte hartzea. Baina, talde proposatzaileaz gain,
gainontzeko taldeek ere aldeko txandan hitz egiteko asmoa
zuten galdetzen ari nintzaizuen.

Aurrera joanez, Euskal Talde Popularreko ordezkari dan
Maura jaunak dau hitza.

MAURA BARANDIARÁN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
jaun-andreok.

Bai, lehendakari jauna, bazenekien aldeko txandan hitz
egiteko asmoa genuela, baina batzuetan, lege-proposamenen
aintzat hartzeetan, ez ginen mintzatu, ez genuen elkar
ulertu, eta horrexegatik esan dizut gure saioa kontuan
hartzeko.

Demokrazien osasun-maila ongien finkatzen duten
parametroetariko bat Gobernuari egindako kontrola da.

Botereen ohiko banaketan, eta jurisdikzio-funtzioa beste
betebehar batzuei dagokiela kontuan izanda, Legebiltzarra
eta Jaurlaritza, funtsean, hainbat lotura organikoz daude
loturik elkarrekin, hots, ordezkaritza eta exekuziozko,
eztabaida eta politika-norabidezko loturaz, demokrazia
garatzeko modu osagarrian eta eraginkorrean.

Eta demokraziarentzako oinarrizkoak diren erakunde horiei,
gure sistema politikoan, bai Espainiakoan eta bai Euskal
Herrikoan, indarrean daudenei, –politika publikoa
kontrolatzeko beste bi erakunde erantsi behar dizkiegu
gutxienez, hau da, Arartekoa eta Herri Kontuen Auzitegia–.
Azken horretaz geroago ere