Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, garapenerako euskal lankidetzari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.10.19
8
04:50
Deialdiko hirugarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00005Garapenerako euskal lankidetzari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (01:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:51)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:56)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:58)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:03)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:06)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (02:10)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (02:15)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:17)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:18)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:23)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, garapenerako euskal
lankidetzari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena”.

Eta, horretan, talde proposatzailearen txanda, hau da,
Euskal Talde Popularreko ordezkariak dau hitza. Damborenea
jauna, zeurea dozu hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Hirugarren aldia da bost urteko epean lege-proposamena
aurkezten dugula eskatuz Gobernuari bidal dezala
Legebiltzar honetara, bidal diezagula garapenerako euskal
lankidetza arautuko duen lege-proiektu bat.

Esan dudan bezala, duela bost urte baino gehiago hasi
genuen eztabaida da hau. Ordu hartan Eusko Jaurlaritzak
esaten zigun ez zegoela lege baten beharrik. Bi urte
geroago Gobernua apoiatzen zuten taldeek aitortu zuten
beharrezkoa zela lege-proiektua, baina artean edo garai
hartan GKEak heldu gabeak ziren oso eta ezin zitezkeen lege
baten bidez arautu, eta asko eta askoren adostasuna bilatu
behar zen. Baina Gobernua apoiatzen zuten taldeek, lehen
aldiz, aitortu zuten behintzat garapenerako lankidetzarako
laguntzen kontu hori guztia lege baten bidez arautu beharra
zegoela. Eta onetsi ere onetsi zen proposamen bat eskatuz
Gobernuari bidaltzeko lege hori albait lehenen.

Zuek guztiok dakizuenez, Eusko Jaurlaritzari eske hori egin
eta urte eta erdi joan eta gero ere lege-proiektu hori
iristeke zegoen, eta berriro ere eskatu zitzaion Gobernuari
bidaltzeko lege-proiektua. 2000ko azaroaren 3an izan zen
hori. Epe batzuk zehaztu ere egin ziren, negoziazio batzuez
hitz egin zen, aurreproiektuaz ere hitz egin, ez hala ere
proiektuaz, aurreproiektu horretarako epeak ere seinalatzen
zirela. Gaur den egunean oraindik ezer ere ez dakigula
jarraitzen dugu: ez proiekturik, ez aurreproiekturik, ez
ezer kontu honetaz gai honetan.

Eta ez naiz ni berriro horrek duen garrantzia azpimarratzen
hasiko eta nola lur honetan beti lagundu izan dugun eta
nola lankidetzan aritu izan garen eta nola ematen den