Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzearen alde egiteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.10.24
9
04:48

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00014Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzearen alde egiteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (02:33)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:40)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (00:10)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (00:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (00:34)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (00:46)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:54)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:57)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (01:05)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:13)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (01:19)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: “Euzko Abertzaleak, Eusko
Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar
Taldeak egindako legez besteko proposamena, gatazkak
elkarrizketaren bidez konpontzearen alde egiteari
buruzkoa”. Eztabaida eta behin betiko ebazpena izango dugu.

Eta zeregin horretan talde proposatzailearen txanda izango
da. Lehenengo taldea edo hitz egiteko aukera eukiko dauen
taldea Mistoa-Ezker Batua/Berdeak izango da. Bere izenean
Karrera jaunak dau berbea.

KARRERA AGIRREBARRENA jaunak: Lehendakari jauna.

Guk gai hau orain dela denbora dezente hemen aurkeztu
genuenean, pentsatzen genuen berehala Legebiltzar honek
eztabaidatu eta bere jarrera adierazi behar zuela, gertaera
izugarriak izan baitziran New York eta Washingtonen, eta
oso ondo iruditzen zitzaigun horietaz Parlamentu honek,
Legebiltzar honek, bere ahotsa eta bere jarrera hartzea.
Gainera, eztabaida hori berehala egin nahi genuen. Hori ez
da posible izan. Denborak aurrera egin du, baina uste dut
gaur ere baduela gaurkotasuna, gaur ere badagoela eztabaida
hau egiteko arrazoirik. Uste dut egokia dela horren gainean
eztabaida serioa egitea, gauzak konpondu barik okertu egin
direlako edo berdin jarraitzen dutelako.

Irailaren 11ko atentatu lazgarriek jendearen arbuio argia
eragin dute. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu, berriro,
biktimei eta haien ingurukoei eta, oro har, Estatu
Batuetako herriari.

Izan ere, gure lur honetan ezagutzen dugu, zoritxarrez,
indarkeriak eragiten duen samina eta ezintasuna, gutako
asko izan baitira, eta dira, izuaren eguneroko erasoa
jasaten dutenak. Guk bizi izan dugun esperientziak, hain
zuzen, erakutsi digu ez ditugula justizia eta giza
eskubideak baztertu eta bide-zidorrik hartu behar
indarkeriari aurre egiteko.

Horregatik gaitzesten dugu Estatu Batuak Afganistanen
gauzatzen ari diren ekintza militarra, biktima errugabe
gehiago eragiten ari delako, eta, gainera, Nazioarteko
Zuzenbidearen aurkakoa da, defentsa zilegi batek eskatzen
dituen baldintzak