Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, PPk proposatu duen unibertsitateen gaineko lege organikoaren proiektua aldatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2001.11.09
11
05:31

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00018PPk proposatu duen unibertsitateen gaineko lege organikoaren proiektua aldatzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (00:12)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:17)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:23)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:28)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:52)Bideoa ikusi

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (00:59)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:02)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:04)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:06)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:17)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (01:18)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako 6. puntua: “Euskal Sozialistak Legebiltzar
Taldeak egindako legez besteko proposamena, PPk proposatu
dauan unibertsitateen gaineko lege organikoaren proiektua
aldatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Sozialistak
Taldeko ordezkari bezala Celaá andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker.

Lehendakari jauna, jaun-andreok, beti izan dut gogoko
“Metodoaren diskurtsoa”ren hitzaurreko lehen pasartea,
arrazoinamendua ongi kudeatzeari eta zientzien egia
bilatzeari buruzkoa. Hantxe zioen Descartesek –
metodologiaren atal oso nagusitzat aipatzen zuelarik eta
inolako ironiarik gabe, ziurtatu egiten dizuet– zentzu ona
dela munduan hobekienik banandurik dagoen gauza, ezen
norberak uste baitu halako puska ederra duela beretzat
hartua, non edozein gauzetan zaputzenak direnek ere ez
duten eskatu nahi izaten daukatena baino gehiago.

Beraz ikuspuntu horixe hartuta egingo dut, jaun-andreok,
gaurkoan nire taldearen iritziaren adierazpena: aldez
aurretik onartzen dudalarik hemen ordezkaturik dauden talde
guztiek beste guztiek adinako gaitasun naturala dutela egia
eta gezurra bereizteko, eta gure zentzu onak eta
arrazoinamenduak behar-beharrezkoa den kontsentsua
bilatzera eramango gaituelako ustean, oinarrizkoa eta
hezkuntza arlokoa den legea aplikatzerakoan.

Sozialistok faltan sumatzen dugu hemen berriro ere, baina
kasu honetan modu bereziki larrian, gobernu autonomikoen
ordezkaritza bilduko lukeen Senatu bat. Eta ohartzen garen
arren ez dela ohikoa lege proiektuari geratzen zaion
tramite epean eztabaidak berriro hastea, guk halere
egokitzat jotzen dugu, zeren, osterantzean, atzera bota
beharko dugu, ia aho batez adierazi baita proiektu hau
erabat baliogabekoa dela.

Ondorioz, gure asmoa zera da. Lehenik eta behin,
Legebiltzar honen ahotsa entzunaraztea eragiten digun gai
honi buruzko eztabaida orokorrean, izan ere oinarrizko
legea, lege organikoa baita. Bigarrenik, aldez aurretik
alde batera