Gai-zerrendako bosgarren puntua: Mozioa, Gonzalo Machin
Esposito Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu
publikoa arautzeko legearen proiektua aurkezteari buruzkoa.
Euskal Talde Popularreko ordezkari dan Machin jaunak dau
hitza.
MACHIN ESPOSITO jaunak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
jauna, legebiltzarkide jaun-andreok.
Mozio hau aurreko osoko bilkura batean, azaroaren 14koan,
aurkeztu genuen interpelazioaren ondorio da, eta bitxia da
benetan, kasu honetan, gainerako guztietan bezala,
Legebiltzar honen akordio bat ez betetzeaz gainera,
Ganberak aho batez hartutako agindua eta sailburuaren
beraren proposamena ez da betetzen. Horixe da ekimen hau
bete ez izanaren bitxikeria.
Horrenbestez, nik onetsi zena irakurriko dizuet, eta zuek
esango didazue: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari
eskatu zion 2000ko urria amaitu baino lehen Ganbera honetan
aurkez zezan bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu
publikoa arautuko zuen lege-proiektua, eztabaida egin
dezagun.
Legez besteko proposamen hau edo onespen hau edo testu
zehatz hau Euskal Talde Popularrak gai honen inguruan
aurkeztutako legez besteko proposamen bati egindako
proposamena edo erdibideko zuzenketa zen. Eta bitxia da.
Ekimen honen testu zehatza, aurkeztu eta onetsi zena,
sailburuak berak aurkeztu zuen. Hau da, ez zen hemen eseri
eta agindu genuen zerbait izan. Sailburuak berak esan zigun
2000ko urrirako aurkeztuta eta eztabaidatuta egongo zela
eta ez zegoela inolako arazorik. Ba, ez, ba, ez. Berriro
ere, ez.
Horrenbestez, nik, benetan... Badirudi animus operandia
horixe dela, hau da, edozer gauza gertatzen dela ere, batez
ere Ganbera honen eskumen diren alorretan, ba, “ez dut
beteko. Zertarako, ez da eta ezer gertatzen...! Nahiz eta
neuk esan, nahiz eta neuk adostu”. Aurrekoan behintzat
sailburuaren jarrera aurkakoa zen eta eztabaidarekin jarrai
dezake, baina hemen berak jarri zuen data. Eta 2001eko
azaroan gaude, eta, beno, benetan bitxia da.
Eta