Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Interpelazioa, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkideak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuari egina, Uraren Euskal Administrazioaren legeari buruzkoa.
2001.11.30
14
08:58
Gai-zerrendako hamabigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\04\01\00031Uraren Euskal Administrazioaren legeari buruz.

Izapideak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua erantzuten du.

Hizlariak

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:43)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (00:49)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:57)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (01:02)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako 12. puntua: Interpelazioa, María del Pilar
Unzalu Pérez de Eulate Euskal Sozialistak Taldeko
legebiltzarkideak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen
sailburuari egina, Uraren Euskal Administrazioaren legeari
buruzkoa.

Unzalu andrea, zeurea dozu hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Eskerrik asko, lehendakari.
Jaun-andreok, arratsalde on, berriro ere. Beno, labur
egiten saiatuko naiz.

Ura ezin jo daiteke merkatuari atxikitako ondasun
ekonomikotzat, gizartea alde batera utzita. Sozialistok
uste dugu ura ondasun publikoa dela, eta baliabide mugatua
eta zaurgarria dela. Hiru baieztapen horiek, jaun-andre
gehienok onartuko dituzuenok (ondasun publikoa, baliabide
mugatua eta zaurgarria), ez dira aski bere babesa eta bere
banaketa solidarioa bermatzeko. Arrazoi horiengatik eta
beste askorengatik, jakina, ura arautu egin behar dugu gure
Erkidegoan.

Autonomia Erkidegoak bere gain ditu uraren baliabide eta
ustiapen eskumenak 1994tik aurrera. Hala ere, zazpi urte
geroago ez du arautzeko markorik, ez du euskal
Administrazioak uraz egindako legerik.

Aurreko legegintzaldian, 1999ko martxoaren 8an egindako
agerraldian, Herri Lan eta Garraio sailburuak esan zuen
Sailaren lehentasunetako bat euskal Administrazioaren ur
legea egitea zela. Geroago, sailburuari egindako
interpelazio batean, helburuak eta programak izandako
atzerapena salatu genuen, eta lege-proiektu hori
Legebiltzarrera lehenbailehen bidal zezaten eskatu genuen.

Erantzunik ez zela eta, Talde Sozialistak legez besteko
proposamen bat aurkeztu zuen, eta bertan Gobernuari berriz
eskatu genion hiru hilabeteko epean proiektua
Legebiltzarrera bidal zezan. Gure zuzenketa ez zuten
onartu, baina, hala ere... gure legez besteko proposamena
ez zutela onartu, horixe esan nahi nuen; hala ere,
Gobernuak egindako proposamena onartu zuten, Eusko
Alkartasunak, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta orduko Euskal
Herritarrok taldeak egindako proposamena. Talde horiek hiru
hilabete ordez, sei eskatu zituzten. Eta hitza eman