Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena, ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta ordaina emateari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.01.18
17
07:56
Deialdiko hirugarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\09\02\02\00007Ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta ordaina emateari buruz.

Izapideak

Aintzat hartu da.

Hizlariak

Aldeko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (00:45)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (00:51)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:57)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:01)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:03)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Salazar de Andrés, Antonio (PV-ETP LT) (01:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (01:14)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:17)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:19)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:20)Bideoa ikusi

Salazar de Andrés, Antonio (PV-ETP LT) (01:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: Euzko Abertzaleak, Eusko
Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Berdeak legebiltzar-
taldeek egindako lege-proposamena, ikastolak legez
normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten
aritutakoak aintzat hartzeari eta ordaina emateari
buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin
betiko ebazpenera joanez, lehenengo esan behar, jaun-
andreok, banatu jatzuen dokumentazioan daukazuela
Jaurlaritzaren irizpidea. Horrenbestez, irakurri barik
eztabaidari ekingo deutsagu zuzen-zuzenean.

Aldeko txandan, nork parte hartzeko asmoa? Ezker Batuak,
Eusko Alkartasunak, Batasunak, Euskal Sozialistek eta Euzko
Abertzaleek. Eskerrik asko. Ezker Batuak/Berdeak Taldeko
ordezkari dan Karrera jaunak dau hitza.

KARRERA AGIRREBARRENA jaunak: Señor Presidente, señorías.

Gaur hona hiru alderdiok dakargun lege-proposamen honen
bidez eskatu eta lortu nahi dugu gizarteak andereño multzo
batekin, andereño multzo txiki batekin, zorionez duen zorra
ordaintzea.

Guztiok dakigu nola sortu ziren ikastolak herri honetan eta
nola egin zuten lana aurreneko urteetan. Eta hori, laburki
gogoratuaz badakigu askotan zer kondiziotan eta zer
soldatarekin egin zuten lana eta baita ere gizarte-
segurantzarik gabe eta askotan etxe partikularretan egon
zirela ikastolak, Francok, Francoren diktadurak, galerazi
egiten zituelako eta ez zelako posible euskera irakastea.

Kondizio horietan jende multzo batek egin zuen lana eta
horren ondorioak daude orain. Ondorio horiei, lehen esan
dudan bezala, gizarte honek erantzun egin behar die eta
lana horrela egin zuten pertsona horiekin, andereño
horiekin, gaurko egunean gizarte honek zorra dauka eta zor
hori ordaintzeko, lehen esan dudan bezala, eskatzen du lege
proposamen honek.

Gauza garbia da horrek ondorioak ekarri dituela, eta gaurko
egunean jubilaziora iritsi diren garaian nola urte
batzuetan ez den kotizaziorik egon, hau da, ikastolak
legearen barruan sartu eta hori posible egin zen arte, hau
da, 1968 arte, ez zen posible