Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Gonzalo Machin Esposito Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Barakaldoko udalerriko Zuloko-Ibarretako aldean, milioi bat metro kubiko lokatz lindanodun eta magnesiodun agertu izanari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.01.18
17
07:56
Deialdiko bosgarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00008Barakaldoko udalerriko Zuloko-Ibarretako aldean, milioi bat metro kubiko lokatz lindanodun eta magnesiodun agertu izanari buruz.

Izapideak

Ezetsita.

Hizlariak

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (01:28)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:35)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:39)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:45)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (01:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (01:57)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:04)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (02:07)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:13)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (02:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:19)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako 5. puntua: Mozioa, Gonzalo Machin Esposito
Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
Barakaldoko udalerriko Zuloko-Ibarretako aldean, milioi bat
metro kubiko lokatz lindanodun eta magnesiodun agertu
izanari buruzkoa.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, talde
proposatzaileen ordezkari dan Machin jaunak dau hitza.
(Marmarrak.)

MACHIN ESPOSITO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on guztioi.

Behin eta berriro eztabaidatu dugun gaia denez, labur-labur
hitz egingo dut...

LEHENDAKARIAK: Legebiltzarkideok, isilik mesedez...
Barkatu, Machin jauna.

MACHIN ESPOSITO jaunak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
jauna.

LEHENDAKARIAK: Jarraitu, mesedez.

MACHIN ESPOSITO jaunak: Bai, eskerrik asko.

Esaten ari nintzen gai garrantzitsua dela oraingo hau,
denok ezagutzen duguna, eta nik uste dut denok ondo
dakigula zer den gaur eztabaidatuko duguna.

Gai hau, denok dakigun bezala, osasunean eragin larria duen
gaia da, barakaldarren bizi-kalitatean eragina duen gaia,
proiektatutako proiektuetan –barka hitz jokoa–, bai Foru
Diputazioarenetan, bai Eusko Jaurlaritzarenetan, bai
Barakaldoko udalarenetan, eragina duen gaia, eta, hortaz,
uste dut merezi duela eztabaidatzea.

Orain arte egindako ibilbidea laburbilduz, esan dezadan
2001eko urtarrilean Barakaldoko Udaleko Hirigintzako
zinegotziak adierazpen batzuk egin zituela, ez dut gogoan
zerk eraginda, baina adierazpen haietan milioi bat metro
kubiko lokatz lindanodun eta magnesiodun agertu zirela
Ibarreta-Zuloko aldean esan zuen.

Dakizuenez, talde honek, eta Legebiltzarreko beste talde
batzuek, hainbat erantzun idatzita jaso ondoren,
dokumentazio eskaera ugari egin ondoren, jakin dugu
Argalarioko segurtasun-gela beteta dagoela, eta eman
dizkiguten datuek ere berretsi egiten dute hori.

Horregatik, gure iritziz, data hartatik aurrera, 2001etik
aurrera alegia, Ingurumen Sailak ez du ezer egin, eta ez
dugu inolako erantzunik jaso, ez dugu inolako kezkarik edo
inolako azterketaren berririk