Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Mozioa, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako garraio publikoarekiko ardurarik ezari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.01.18
17
07:56
Deialdiko zazpigarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00010Arabako garraio publikoarekiko ardurarik ezari buruz.

Izapideak

NV, EA eta Mistoa-EB/IU/B taldeen osoko zuzenketa onetsi da.

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (02:26)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (02:34)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (00:04)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (00:11)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:17)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (00:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:21)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko laurak eta bian ekin zaio berriz ere
bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Berrasten da bilera gai-zerrendako zazpigarren puntuagaz,
Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztutako mozioagaz. Mozio hori
Arabako garraio publikoarekiko ardurarik ezari buruzkoa da.
Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara.

Eta betebehar horretan, zeregin horretan, talde
proposatzailearen txanda, hau da, Urquijo jaunaren txanda.
Zeurea dozu hitza, Urquijo jauna.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Joan den azaroaren 30eko osoko bilkuran interpelazio bat
gauzatu zen, eta nik Garraio Sailburuari aurkeztu nion,
Talde Popularraren ustez Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeen
aldean Araban errepidezko garraioak jasotzen duen tratu
diskriminatzailea saihesteko zein neurri hartzeko asmoa
zuen jakiteko.

Sailburua, normala denez, ez zen iritzi berekoa.
Errepidezko garraio publikoaren aginpide hori foru
aldundiei dagokiela esan zuen eta, beraz, izatekotan ere
Arabako Foru Aldundiak EuskoTrenen eskariei erantzun behar
ziela (eta enpresa horrek badu sailarekin zerikusirik, hori
azaroaren 30ean sailburuak ia ukatu baldin bazidan ere,
bera EuskoTrenen lehendakaria baita), berriro diot, eskari
horiei erantzun beharko ziela, ez zuzenki linea eskariei,
Arabako Foru Aldundiari ez baitio linearik eskatu, emakidaz
utzita dauden lineak doazen herrietara hurbiltzea baizik,
eta, bestalde, eztabaidagarria izan litekeen zonakako
emakida bat planteatu du.

Baina, azken finean, zera esan zidan: “Ea bada,
elkarlanerako jarrera horren bederatziaren proba, Arabako
Foru Aldundiak linea hori, komatxo artean, edota linea
horiek EuskoTreni ematea izango da”. Eta hona beste
bitxikeria aipagarri bat –nik uste dut garrantzitsua dela
hau aipatzea– legebiltzarkide honek irailaren 25ean
aurkeztu zuen interpelazioa, eta zein gauza bitxia,
EuskoTrenen eskariek honako data hauetan dute sarrera