Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Mozioa, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko le gebiltzarkideak aurkeztua, Uraren Euskal Administrazioaren lege-proiektua aurkeztea dela eta. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.01.18
17
07:56
Deialdiko bederatzigarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00012Uraren Euskal Administrazioaren lege-proiektua aurkeztea dela eta.

Izapideak

Onetsita.

Hizlariak

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:52)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:55)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (00:55)Bideoa ikusi

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:56)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (Eserlekutik) (00:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:57)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: Mozioa, María del
Pilar Unzalu Pérez de Eulate Euskal Sozialistak Taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, Uraren Euskal
Administrazioaren lege-proiektua aurkeztea dela eta.
Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez,
proposatzaileari emongo deutsagu hitza. Unzalu andrea,
zeurea dozu hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Lehendakari jauna, jaun-
andreok, bueno, saiatuko naiz mozio hau oso laburki
aurkezten, zeren, uste dudanez, Ganberaren aho bateko
babesa baitaukat.

Zuek ongi dakizuenez, mozioaren xedea da Eusko
Jaurlaritzari eskatzea Ganbera honetara igorri dezala
Uraren Euskal Administrazioaren lege-proiektua urtea amaitu
baino lehen. Horren arrazoiak begi-bistakoan direla uste
dut eta Ganbera honetako alderdi guztiek bat egiten dutela.

Arrazoi horietan lehenengoa, laburki eta zuen baimenaz, da
hain zuzen ere, nire ustez, geure esku ditugula uraren
euskal administrazioa arautzeko lege-baliabide guztiak.

Bigarren arrazoia hiru erakunde mailen aginpideen
konplexutasuna da, eta horrek eskatzen du administrazioen
aktuazio bateratua artikulatzeko formulak eta irizpideak
ezartzea, emaitza eraginkorra eta koordinatua izan dadin.

Eta, azkenik, nik uste dut horrez gain ur politika egokia
behar dugula, behar bezala planifikatua eta uraren nahiz
ingurugiroaren kalitatea eta jasangarritasunaren arabera
planifikatua eta harekin konprometitua. Nire ustez, gure
ustez, beharrezko da uraren kudeaketa publikoa bateragarri
egitea lurralde antolaketarekin, eta ingurugiroaren
kontserbazio eta babestearekin.
Hauexek dira laburki Ganbera honen aldeko botoa eskatzera
ekarri gaituzten hiru motiboak, eta zehazki Jaurlaritzari
eskatzera uraren euskal administrazioaren legea igorri
dezala eta 2003an behintzat eztabaidatu ahal izan dezagula.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Muchas gracias, señora Unzalu.

Pasando al turno de los grupos que han presentado
enmiendas, tiene la palabra el representante del Grupo
Izquierda Unida/Berdeak, señor