Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Bilboko Martín de Bertendona eta Miguel de Unamuno DBHko ikastetxeak bat egin litzaketela eta. Eztabaida eta be hin betiko ebazpena.
2002.02.15
21
05:06
Deialdiko lehenengoa

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00075Bilboko Martín de Bertendona eta Miguel de Unamuno DBHko ikastetxeak bat egin litzaketela eta.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:07)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:21)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:30)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:35)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (00:37)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:46)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:53)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:58)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:00)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:06)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (01:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehen puntua: Lehenbailehen eztabaidatzeko
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, Bilboko Martín de Bertendona eta
Miguel de Unamuno DBHko ikastetxeak bat egin litzatekeela
eta. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.

Talde proposatzailearen txanda izango dugu, hau da, Euskal
Talde Popularreko ordezkariak, Oyarzabal jaunak, dau hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Gaur, jaun-andreok, Euskal Talde Popularrak Bilboko
irakaskuntza publikoaren bi ikastetxe klasikori buruz hitz
egin nahi dizue: lehengo "maskulinoa" eta "femeninoa", biek
osatu baitzuten garai bateko "Instituto Central" ospetsua.
Gero izena aldatu zitzaien eta "Miguel de Unamuno" eta
"Martín de Bertendona" izenak hartu zituzten. Prestigio
handikoak ziren, sare pribatuko ikastetxerik hoberekin
lehiatu ziren maila eta kalitateari dagokienez, eta Bilbon
nahiz Bizkaian erreferentziazko ikastetxe publikoak izan
ziren, bere kapazitatea gainditzen zuen matrikula eskea
izan zutelarik luzaroan.

Orduan Eusko Jaurlaritzak logika guztiaren kontra, duela
urte gutxi, eta arrazoi jakinik gabe, irizpide pedagogiko
ororen aurkako eskola-mapa egin ondoren, eskola
publikoarentzat ondorio tragikoak ekarri dituen minbizia
bezalakoa izan den eskola-mapa hura egin ondoren, A
eredukoa zen Miguel de Unamuno ikastetxea D ereduko
bilakatu zuen DBHn, guraso eta irakasleen irizpidearen
aurka, eta ondoriozko datuei begiratzen bazaie, eredu
eskaera baldintzatzeko helburu bakarraz eta gurasoen
eskaera beren helburuetara bideratzeko asmoz. Ondorioz,
hamarka irakasle lekua aldatzera behartu dira (gaur
horietako asko Euskal Herritik joanak dira), eta ikastetxe
horretako matrikula goitik behera etorri da.

Zarpailkeria hura epaitegien aurrean salatu zen, eta 2000
urtearen amaieran Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenak
Eusko Jaurlaritzaren dekretua indargabe utzi zuen eta
Miguel de Unamuno ikastetxe horretan A eredua berriro
irekitzeko agindua