Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, EHUren matrikulazio-sistemari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.02.15
21
05:06

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00055EHUren matrikulazio-sistemari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:26)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:33)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:34)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:36)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:40)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, EHUren
matrikulazio-sistemari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena.

Talde proposatzailearen txanda. Hau da, Euskal Talde
Popularreko ordezkariak, Ortega jaunak, dau hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari. Egun on,
berriro ere.

Irailean hasi zen ikasturtea, eta irailean hasi ziren
dozenaka gazte kexak, deiak, erreklamazioak egiten, eta
Talde Popularreko legebiltzarkideei adierazten, haserre,
Euskal Herriko Unibertsitateko matrikulazio-sisteman akats
bat zegoelako, eta aukeratutako ikasgaietan ezin zirelako
matrikulatu, plaza libreak izan arren. Gai hori
Legebiltzarrera ekartzeko eskatu ziguten, eta laguntzak
eskatu zizkiguten agintari publikooi, matrikulazio-sistemak
izandako akatsak sorrarazitako kalteagatik.

Gure Autonomia Erkidegoan jaiotze-tasak izan duen
jatsieragatik, urritu egin da, azken lau urteotan,
unibertsitate-ikasketak hasteko adina duten gazteen
kopurua; eta baita, jakina, matrikulazio-zenbatekoa ere.
Horren ondorioz, eta unibertsitateak eskainitako ikasketak
erruz ugaritu direlako, eta Euskal Unibertsitateak
herritarren artean lortu duen gizarte-sonagatik, gaur egun,
ikasleek, nahi dituzten ikasketek aukera ditzakete.

Ahazten ari dira ditxosozko numerus clausus-ak,
unibertsitatean sartzeko behar ziren lortu ezinezko notak,
nahi ez zituzten ikasketak egiten ari ziren ikasleak, edo,
okerragoa zena, hainbat urte ezer aurreratu gabe pasatzeak,
aukeratutako karrera egin ahal izateko nota eskuratu arte.

Hala ere, eta hitzaldiaren saioan nioenez, ikasturte
honetan barrena ikastetxe askotako ehunka ikasle, gure
ustez unibertsitate publikoko hiru campusetako bost-hamar
eskola eta fakultateetan, ezin izan dira matrikulatu
aukeratutako ikasketetan, plaza libreak egon arren.

Hala, esate baterako, aurten, Arte Ederren fakultatean, 48
plaza gelditu dira libre; hau da, 48 plaza bete gabe, 60
pertsona egon arren matrikulatu