Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Batasuna Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Trebiñon eraiki beharreko haur-eskolaren finantzazioari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.02.28
22
09:18
Martxoak 1.ean tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00058Trebiñon eraiki beharreko haur-eskolaren finantzazioari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Morcillo Torres, Antton (ABGSA LT) (02:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:47)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT) (00:07)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:11)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (00:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Morcillo Torres, Antton (ABGSA LT) (00:26)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:34)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:38)Bideoa ikusi

Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT) (00:43)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:49)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (00:53)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako, orain bai, laugarren puntua: "Batasuna
Taldeak egindako legez besteko proposamena, Trebiñon eraiki
beharreko haur-eskolaren finantziazioari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpena izango dugu eta bide
horretan sartuta, proposamena edo ekimena aurkeztu dauan
taldearen txanda izango dugu, Batasuna Taldearen txanda.
Morcillo jaunak dau hitza.
Silencio, por favor. Isilik, mesedez, jaun-andreok.

MORCILLO TORRES jaunak: Bai, egun on.

Bueno, lehenengo eta behin, Trebiñoren auzia bere
orokortasunean kokatu behar dugu, ikusten dogulako azken
urteotako estrategiak porrot egin duela, estrategia hori
agortuta dagoela, zalantzarik ez, eta Eusko Jaurlaritza
Batzorde Instituzionalaren bitartez urratzen saiatu den
bide hori gaur egun antzua dela, bide horrek beto-eskubidea
onartzea besterik ez dakar eta.

Gauzak horrela, oso zaila da pentsatzea hortik ezer lortuko
dela, hortik lortuko dela trebiñotarrek behar dituzten
itunak edo onurak. Gaur egun, Trebiñoko egoera oso larria
da, oso egoera larria da arlo guztietan. Gaztela-Leongo eta
Espainiako Gobernuaren aldetik presiobideak martxan jarri
dira trebiñotarren ahotsa isilarazteko. Hori da gaur egungo
errealitatea. Zalantzarik ez dago itomenaren bitartez lortu
nahi dutela hemendik urtebetera egingo diren udal
hauteskundeetan indar-korrelazioa aldatzea. Badakite
praktikan bizitzarako behar diren gauza minimoak ukatuak
izaten ari direla beraien aldetik. Horrela jokatzen ari
dira egunez egun, horrela jokatzen ari dira Gaztela-Leongo
eta Espainiako Gobernutik. Hori ez da inolaz ere printzipio
demokratiko bat; hori demokraziaren ukazioa besterik ez da.

Estrategia horretan Eusko Jaurlaritza egon da hasieratik.
Estrategia horrek ez du emaitzarik eman. Estrategia hori
agortuta dago. Eta hori da Jaurlaritzak onartu beharko
lukeen lehenbiziko gauza. Hori onartu behar dute.

Hemen jarri da mahai gainean, behin baino gehiagotan,
errespetu hitza. Zenarruzabeitia andreak azkenengo
interpelazio hartan horrela esaten zuen,