Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, gazteek alokatzeko apartamentuei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.03.06
23
05:55
Deialdiko seigarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00078Gazteek alokatzeko apartamentuei buruz.

Izapideak

Onetsi egin da erdibideko zuzenketa

Hizlariak

Aldeko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:42)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:55)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (01:03)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:12)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu (ABGSA LT) (01:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:25)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:31)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (01:38)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (Eserlekutik) (01:40)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:41)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: Euskal Sozialistak Taldeak
egindako legez besteko proposamena gazteek alokatzeko
apartamentuei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena. Talde proposatzaileak, hau da, Euskal Sozialistak
Taldeko ordezkari dan Loza jaunak dau hitza.

LOZA AGUIRRE jaunak: Lehendakari jauna, jaun-andreok.

Berriro ere herritarren arazoei helduta, eta zehazki
gazteen arazoei helduta, gure taldeak zuek aintzat hartzeko
legez besteko proposamen bat ekarri du hona, ekipamendu
orokorreko lur-sailetan gazteek alokatzeko apartamentuetako
programa bat egon dadin ahalbidetzeko.

Hasiko naiz esanez etxebizitza duin baten aukera izatea
herritar guztien eskubidea dela, Espainiako 1978ko
Konstituzioak 47. artikuluan xedatzen duen eskubidea.
Alabaina, eta zoritxarrez, une hauetan eskubide hori
gauzatu eta zertzea aparteko eragozpenak dituen gauza da
euskal herritar askorentzat.

Biztanle gehien-gehienak ukitzen dituzten arazoak bereziki
nabarmentzen dira gazteetan, eta uste dut zuek ondo baino
hobeto dakizuela hori. Etxebizitza libre bat eskuratzea
utopia hutsa da kasurik gehienetan, etxebizitza libre
horien neurriz gaineko prezioa zein den jakinez gero eta
zein urri diren jakinez gero, eta BOEko etxebizitza bat
eskuratzea –eta ezin hobeki esan– loteria egokitzea da: ia
80.000 lagunek dute etxebizitza eskatua, eta Eusko
Jaurlaritzaren konpromisoa legegintzaldi honetan 27.000
etxebizitza eraikitzea da. Bestalde, etxebizitza alokairu
bidez eskuratzea beste utopia bat da, eskaintza urria baita
eta prezio, berriz, neurriz gainekoa.

Bestalde, eta kuestio honekin batera, beste fenomeno berezi
eta koiuntural bat gertatzen ari da: inoiz ez dira izan
hainbeste gazte batera etxebizitza bat aurkitu beharrean.
Baby-boomekoa belaunaldia deitzen zaion horrek, eskolatik
pasatu eta gero, institututik eta unibertsitatetik pasatu
eta gero, etxebizitza behar du. 20 eta 35 urte bitarteko
gazteak ukitzen dituen uhin demografikoa dugu oraingo hau,
eta hori konpontzeko neurri berezi