Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, EAEko Unibertsitatea Antolatzeko Legearen garapen-mailari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.03.15
24
04:58

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00080EAEko Unibertsitatea Antolatzeko Legearen garapen-mailari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:47)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:57)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:05)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:11)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:25)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:33)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:36)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:38)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (Eserlekutik) (02:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:40)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal
Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko Legearen
garapen-mailari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena aurkeztu dauen taldearen txanda, hau da, Euskal
Talde Popularreko ordezkari dan Ortega jaunak dau hitza.
(Marmarrak.)

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakaria. Egun on,
legebiltzarkide jaun-andreok.

Joan den urtean Unibertsitateen lege organikoa...

LEHENDAKARIAK: Isilik, faborez.

ORTEGA CACHÓN jaunak: ...LOU delako laburduraz ezagutzen
dena, unibertsitate-komunitateko sektore guztiek egindako
ekarpen ugari jaso ondoren idatzi zen. Tribuna honetan
bertan gogorarazi nituen nik orain dela hilabete batzuk
irakasleriaren aldetik, irakasleen ordezkariak diren
elkarteen aldetik, ikasleenen aldetik, errektoreenen
aldetik jasotako ekarpenak, eta gogorazi nuen nola onetsi
ziren alderdi politiko guztien zuzenketak.

Azkenik, iazko, 2001eko azken hiruhilekoan, legearen
izapideak egin ziren eta onetsi zen Gorte Nagusietan, ez
Alderdi Popularraren botoez bakarrik, hartara ere egin
zitekeen eta, Alderdi Popularrak gehiengoa baitu; aldiz,
Coalición Canariaren eta Convergencia i Unióren botoak ere
jaso zituen, eta horrek desegiten zuen oposizioaren eta
Eusko Jaurlaritzaren kritika nagusia, alegia, autonomia
politikoaren kontrako legea dela, atzerakada autonomikoan
areago joatea zela.

Legea 2001eko abenduaren 24an argitaratu zen azkenean
Estatuaren Aldizkari Ofizialean, eta, laburbiltze aldera
eta darabilgun gaia apur bat zedarritzearren, irakasleria
hautatzeko sistema berri zabalago eta lehiakorrago baten
bidez eta kuestioa hobetuz Unibertsitatearen kalitatea
hobetzea zuen helburu. Unibertsitatearen gestioa
demokratizatzea zen kontua, Errektorea sufragio
unibertsalez hautatzea ildo horretan areagotzea zen, ildo
horretan zihoan gauza zen. Orobat zen legearen helburua,
LOUren helburua, eta hala da orain ere, irakasle