Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, alokatzeko etxebizitzen prezioari buruzkoa.
2002.03.15
24
04:58
Deialdiko hamaikagarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00027Alokatzeko etxebizitzen prezioari buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:48)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (01:49)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:51)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (01:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: "Galdera María
Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina alokatzeko etxebizitzen prezioari
buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak behin eta berriz
esan du alokatzea bultzatzeko asmoa duela, gure erkidegoan
dagoen eskaera nabarmena apaltzeko, ez etxebizitza
babestuen sustapenek, ez –are gutxiago– etxebizitza libre
berriek, asetu ez dutena. Hala ere, errenten neurrigabeko
prezioak, Autonomia Erkidego osoan, batez beste, 110.000
pezetakoa denak, zaildu egiten du alokairua aukeratzat
hartzea, batez ere, lehen etxebizitza lortu nahi
dutenentzat.

Hori dela eta, Talde Popularrak honako hau jakin nahi du:
nolako neurriak hartu nahi ditu Etxebizitza eta Gizarte
Gaietarako Sailak, alokairua etxebizitza izateko aukeratzat
jo ahal izateko?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Madrazo sailburuak dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Ongi, alogera sozialean, hileko errenta 30.000
pezetatik beherakoa da; 15.000 eta 30.000 pezeta artekoa da
(alokatze sozialaz ari gara). Eta babestutako alokairua,
gaitasun ekonomiko handiagoa duten pertsonentzat
prestatutakoan, errenta 58.000 pezeta ingurukoa da.

Zure galderan zera itaundu didazu, etxebizitza babestuen
eta etxebizitza libreen prezioak jaisteko zer neurri hartu
behar dituen sailak. Urriaren 18ko agerraldian, zegokion
batzordean, alokatzeko etxebizitza sustatzeko, zuen sailak
hartutako konpromisoa honako hau izan zela gogorarazi nahi
dizut: "Pentsatzen dugu hurrengo lau urteetan 25.300
etxebizitza jarriko ditugula merkatuan, eta horietatik
13.700 akuratzeko izango direla, eta 11.600 saltzeko.
Lehenengoak, gehienak sozialak izango dira; hau da,
alokatze-prezioa, hileko, 30.000 pezetatik beherakoa izango
dute, eta 5.000 etxebizitza gehituko zaizkie