Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, alokatzeko etxebizitzen gaineko politikari buruzkoa.
2002.03.15
24
04:58
Deialdiko hamabigarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00029Alokatzeko etxebizitzen gaineko politikari buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:53)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (01:54)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:56)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (01:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: "Galdera, María
Aranzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, alokatzeko etxebizitzen gaineko
politikari buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Lehendakari jauna, jarlekutik
bertatik, uzten badidazu.

Beno, oraingo galdera egingo dizut, baina ea erantzuten
didazun aurrekoa, zalantzak ez ditut argitu eta.

Ea, zer neurri hartu behar ditu zuen sailak alokatzeko
etxebizitzen egungo prezioa, zein etxebizitza librearena,
zein etxebizitza babestuarena, sailburuak berak esandako
preziora, 180 eurora, hots, 30.000 pezetara jaisteko?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, bai, zeuri, Quiroga andrea.

Madrazo sailburu jaunak dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Hamabigarren galdera alokatzeko etxebizitzaren
politikari dagokio, eta horri erantzungo diot, une hauetan
hori dagokit eta, lehendakari jauna.

Alokatzeko etxebizitzen politika, 2000-2005 Etxebizitzaren
Jarraibide Plan berriaren funtsezko elementuetariko bat
izango da. Esan behar dizut alokatzeko etxebizitzak 655
direla, eta horietatik 380 libreak dira, eta 275 babestuak,
hiruhileko honetan.

Eta zure galderari atxikiz, alokatzeko etxebizitzaren
politikak dituen puntu konkretuez esan behar dizut,
lehenik, alokairua indartu eta instituzionalizatu egin nahi
dugula etxebizitza eskuratzeko ohiko formula gisa, diru
publikoa –erabat edo neurri handi batean– darabilten
sustapen guztietan. Planteamendu horrek beste abantaila bat
du; hau da, oso formula ona da aurrekontu publikoaren bidez
gauzatzen diren inbertsioei errentagarritasun soziala
ateratzeko.

Horrek, Quiroga andrea, praktikan esan nahi du sailak
sustatzen dituen etxebizitza sozial publiko zuzen guztiak
alokatzeko direla, orain arteko politika sozialek bere gain
hartutako bigarren aldiko ostatutzeak eta konpromisoak izan
ezik; Alokabide baltzuak egindako etxebizitza babestuen
sustapen