Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Arrasateko babes ofizialeko etxebizitzei buruzkoa.
2002.03.21
25
04:02
Deialdiko hamabigarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00034Arrasateko babes ofizialeko etxebizitzei buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:04)Bideoa ikusi

--- (01:05)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:06)Bideoa ikusi

--- (01:07)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, Arrasateko babes ofizialeko etxebizitzei
buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Arrasateko
Cerrajera-2 deituriko gunean babes ofizialeko hirurehun
etxebizitza inguru eraikitzeko proiektua du. Gune hori
kutsatuta dago garai batean izan zuen industri erabileraren
ondorioz. Alde horretatik, Arrasateko udalak azterlan bat
agindu zuen gunearen egiazko egoera zein den jakiteko, eta
aipatutako azterlanak egiaztatu egin zuen lurzorua
kutsatuta dagoela.

Egoera honek, aurreikus daitekeen bezala, atzeratu egingo
du etxebizitza hauen eraikuntza, eta, ondorioz, Talde
Popularrak honako galdera hau egin nahi dio Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako sailburuari: zer egin du edo zer egingo du
zure Sailak egoera honen aurrean?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Jarraian, Madrazo sailburuak dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, presidente jauna.

Ederki, zure galderari zehatz erantzunez, esango dizut,
Quiroga andrea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila une
honetan lehenengo fasea eraikitzeko proiektuak gauzatzen
ari dela, hasiera batean 200 etxebizitza eraikitzeko (100
etxebizitza sozial eta babes ofizialeko beste 100). Uste
dugu denbora-epe guztiak beteko direla, eta, guri
dagokigunez, prest gaude lanak aurtengo azaroan bertan
hasteko, ezarritako aurreikuspenen arabera.

Bigarren faseari dagokionez, gainerako 108 etxebizitzak
eraikitzea aurreikusten duena, lanei 2004. urtean ekingo
zaie aurreikusitako erritmoan. Kasu honetan 36
etxebizitzako hiru bloke dira, eta kalifikazioa oraindik
zehazteke dago, Arrasateko eta bere gune funtzionaleko edo
inguruko udalerrietako biztanleriaren beharren arabera
zehaztuko da.

Eskerrik