Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Herriko Unibertsitatean adierazpen-aska-tasuna babesteari eta EHUko irakasle mehatxatuei elkartasuna adierazteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.04.12
27
06:27
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00086Euskal Herriko Unibertsitatean adierazpen-askatasuna babesteari eta EHUko irakasle mehatxatuei elkartasuna adierazteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:40)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:45)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:50)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:06)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:11)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
Taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Herriko
Unibertsitatean adierazpen-askatasuna babesteari eta Euskal
Herriko Unibertsitateko irakasle mehatxatuei elkartasuna
adierazteari buruzkoa".

Jaun-andreok, isilik, faborez.

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Sozialistak
Taldeko ordezkari dan Celaá andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente jauna.

Jaun-andreok, eztabaida honen munta aditzera emateko gauza
bat ekarriko dut hona. Ikusi berri dugu (ez dut izenik
aipatuko) oso etsenplu adierazgarria nola norbait,
adierazpen publikoa egiten ari zelarik, nola ez zen gauza
ulertzeko ordezkari izanda..., are gehiago, hain zuzen ere
herri horren parte bat ordezteagatik, defendatzeagatik edo
herri horren parte izateagatik, tamalez, gutako batzuk
bizkartzainak eramatera behartuta gauden.

Erakusten du adibide honek –eta horretaz idatzi du
komentarista politiko batek, harriturik, Heidiren herrian
bizi izan zela zirudiela, odolusten ari den gure Euskadi
honetan bizi ordez– zeinen zaila zaien batzuei, egunero
ilargiaren beste alderdian bizi eta abertzaleen artekoak ez
izate hutsagatik, orduro, minuturo mehatxua, erasoa jasaten
ez dutenei.

Eta horren berri badago, baina ez da ulertzen. Eta ez da
ulertzen hori sufritzen ez delako. Eta ez da sufritzen
kolektibo jakin batzuen sufrimendua burbuila batean sartu
eta itxi delako, beste batzuek beren burua mehatxatutako
multzotik kanpoko elementuei erasaten dieten mehatxu
horietatik salbu ikusten dutela.

Eta horrela eramaten da hori eta horrela bizi gara elkarren
ondoan, mehatxatuei erdeinuz eta ezintasunez begiratzen
diegula, erdizka, gure denbora pedagogia politikoa egiten
eman gabe, erreakzionatzen duten bezala edo Juan Priederen
hilketa dela-eta berriki erreakzionatu duten bezala
erreakziona ez dezaten formazioa beharrezkoa duten
hainbeste herrikideren sentimenduak hezten eman gabe,
naturaltasunez kamerek galdetzen zietenenean zer