Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, irakaskuntzako hizkuntza-ereduak aukeratzeko eskubidea bermatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.04.12
27
06:27
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00088Irakaskuntzako hizkuntza-ereduak aukeratzeko eskubidea bermatzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (00:07)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:13)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:25)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:27)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (00:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (PV-ETP LT) (00:33)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, irakaskuntzako
hizkuntza-ereduak aukeratzeko eskubidea bermatzeari
buruzkoa".

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularreko ordezkari dan Benito andreak dau hitza.

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
jaun-andreok.

Mundu guztiak dakienez, oinarrizko eskubidea da norbere
seme-alabentzako hezkuntza modua aukeratu ahal izatea, giza
eskubideen nazioarteko gutunetan nahiz gure Konstituzioan
jasoa dagoenez. Bestalde, zuek denok dakizue Haurraren
Eskubideen Nazioarteko Kartan eta gure Konstituzioan jasota
dagoela neska-mutikoek eskubidea dutela behar duten
hezkuntza izateko, norberak dituen ezaugarri berezituen
arabera.

Horren ondorioz hainbatetan zenbait eskola-ume multzo euren
ama-hizkuntzan eskolatu behar dira. Denok ezagutzen ditugu
hori behar izan duten hainbat eta hainbat kasu. Ikasteko
zailtasunak dituzten hainbat ikasle mota ditugu, espainiera
bezain hizkuntza hedatuan arazoak dituzten haur
inmigranteak ere badira, hizkuntzaren funtzionaltasunean
heldu gabezia duten ikasleak badira, lehenik eta behin
euren ama-hizkuntza ongi finkatzeko beharra dutenak, ama-
hizkuntza ez den beste hizkuntza bat ikasi baino lehenago.

Zuek badakizue arazoa ez dela sortzen euren ama-hizkuntza
euskara duten haurren kasuan, izan ere denek baitute
bermaturik euren ama-hizkuntzan eskainitako hezkuntza.
Euren ama-hizkuntzan eta testuinguruko hizkuntzan
komunikatzeko zailtasunak dituzten hainbat haurren kasuetan
gertatzen da, eta berez ere drama bat da eurentzat
gaztelaniaz erraztasunez eta zaitasunik gabe mintzatzea.

Haur horiei ez zaie bermatzen euren eskubide
konstituzionala, hezkuntza euren premietara egokitzeko
eskubidea, eta eurentzat nabarmenki kaltegarria den
egoerari eusten zaio, ez baitute euren egoera eta premien
araberako hezkuntzarik izaten.

Egia esateko, Batasuna Taldeak bere erdibideko zuzenketan
gauzak aurkezten dituen moduan planteatzea