Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Ekialde Hurbileko gatazkan giza eskubideak urratzen direla eta. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.04.19
28
05:14
Deialdiko bigarren puntua. Deialdiko hirugarren puntuarekin batera tramitatu da.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00103Ekialde Hurbileko gatazkan giza eskubideak urratzen direla eta.

Izapideak

Onetsi egin da EA-NV, SV-ES, EA eta Mistoa-EB/IU/B legebiltzar-taldeen erdibideko zuzenketa.

Hizlariak

Aldeko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:22)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:32)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:44)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (ABGSA LT) (00:50)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:02)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:08)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Erantzuteko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:15)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:19)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:22)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (ABGSA LT) (01:25)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:30)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:35)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (01:37)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta
Mistoa-Ezker Batua/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako
legez besteko proposamena, Ekialde Hurbileko gatazkan giza
eskubideak urratzen direla eta". Horren gainean eztabaida
eta behin betiko ebazpena.

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista
Abertzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko
proposamena, Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen
ari den eraso bortitzaren aurkakoa".

Bozeramaileen Batzordearen erabakiaren arabera puntu bi
honeek batera mamitu eta eztabaidatuko doguz. Horretan, ba,
talde proposatzailearen txanda izango dugu, eta zeregin
horretan sartuta Mistoa-Ezker Batua/Berdeak Taldeko
ordezkari dan Matute jaunak dau hitza.

MATUTE GARCÍA DE JALÓN jaunak: Lehendakari,
legebiltzarkideok.

Gure taldeak, tribuna honetan ordezkatzen dudanak,
Izquierda Unida/Ezker Batuak, bi alde azpimarratuko ditu
eztabaida honetan. Lehena, bidezkoa, nahitaezkoa, egun
hauetan Palestinan duten gatazkaz, duela urte asko
Palestinan bizi duten, baina egun hauetan, hil hauetan,
gogortu den gatazkaz, gure taldeak duen iritzia azaldu. Eta
bigarrena, gure borondatea, agian horretan geldituko dena,
baina, oso gauza sinplean, Israelgo armada, Israelgo Armada
inbaditzailea, Palestinako lurraldetik erretira dadin,
Legebiltzarreko talde guztiak ados jar gaitezen dugun
borondatea.

Seguruenik Legebiltzarraren asmo on bat izango litzateke
hori, nazioartearen presioa handixeagoa izateko balioko
lukeena, jakin bai baitakigu nor ari den une hauetan giza
eskubide guztiak apurtzen, nor ari den sarraskia egiten,
nor ari den berebiziko genozidioa egiten beretutako
Palestinako lurraldeetan.

Edonola ere, orain, Ezker Batuaren iritzia azalduko dizuet,
ez inolaz ere berria. Palestinaren egoeraz dugun iritzia
aspaldikoa da.

Pentsatzen dugu herri palestinarraren historia, mundu
mailako botere handien jardunik ezari edo