Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, babes ofizialeko etxebizitzen alorreko arau sakabanatuak bateratu eta eguneratuko dituen lege bat egiteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.04.19
28
05:14
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00094Babes ofizialeko etxebizitzen alorreko arau sakabanatuak bateratu eta eguneratuko dituen lege bat egiteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:40)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (01:45)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:51)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (01:54)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:03)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (02:05)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (02:11)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (Eserlekutik) (02:12)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:13)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:17)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, babes
ofizialeko etxebizitzen alorreko arau sakabanatuak bateratu
eta eguneratuko dituen lege bat egiteari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularrak, eta bere izenean, Quiroga andreak dau hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on.

Legebiltzar honetan askotan adierazi izan da babes
ofizialeko etxebizitzei buruzko arautegiaren gaiari
heltzeko premia, babesturiko etxebizitzei buruzko lege
berri bat prestatzeko helburu nagusiaz.

1998ko maiatzaren 8an legez besteko proposizioa aurkeztu
zuen Ezker Batua Taldeak babes ofizialeko etxebizitzen
alorreko iruzurraren aurka jotzeko. Orduko hartan, EAJ, EA
eta PSOE taldeek aurkezturiko osoko zuzenketa bat onetsi
zen eztabaidaren ostean. Eta hark legebiltzarraren agindua
ematen zuen babes ofizialeko etxebizitzen alorrean dagoen
araudiaren bateratze lanari ekiteko. Bestalde, beste
aitzindari batzuk ere baditugu Eusko Jaurlaritzak gai honi
buruz harturiko konpromisoen alorrean, 1996ko
Etxebizitzaren I Planean jasota baitago.

Duela gutxi, Etxebizitza Zuzentzeko II Planaren, eman zen
aditzera bateratze lan honi lehenbailehen ekiteko premia,
etxebizitza premian zeudenei babes sistema bat zehazteko
helburuz, eta gisa berean etxebizitzen ezaugarri teknikoen
eta erabilera. Premia hori –Etxebide 2000-2003– II
Etxebizitza Planean dago jasota, etxebizitzari buruzko
araudiari heltzen zaion apartatuan, bai eta 2000ko
ekainaren 28ko Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta
Ingurugiro Batzordean onetsiriko 26. ebazpenean.

Sailburuak berak, urriko agerraldian, Sailaren jardunaren
lerro nagusiak azaltzerakoan, berehalako helburuen artean
aipatu zuen bateratze eta eguneratze lan hori burutzea.

Gure taldeak uste du urgentea eta premiazkoa dela lege
bateratze eta berriztatze hori, izan ere orain gure iritziz
bidegabekoak diren egoerak