Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzekoa, aldatzearen gainekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.04.25
29
04:57

Jatorrizko ekimenak

07\09\02\02\00010Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzekoa, aldatzearen gainean.

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:05)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (00:08)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:11)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:21)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:25)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (Eserlekutik) (00:27)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:28)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:35)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Arraibi Iza, Mikel (NV LT)
Atutxa Mendiola, Juan María (NV LT)
Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT)
Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egaña Manterola, Edurne (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT)
González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT)
González Zorrilla, José María (NV LT)
Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)
Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT)
Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT)
Ortega Melón, Alberto (NV LT)
Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT)
Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT)
Sola Brea, M.ª Isabel (NV LT)
Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribarren Axpe, Rafael (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkullu Renteria, Iñigo (NV LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (PV-ETP LT)
Blanco Pascual, Roberto (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
García Rico, M.ª Eugenia (PV-ETP LT)
Hueso Abancens, Ricardo (PV-ETP LT)
Lafuente Orive, María José (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT)
Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT)
Mayor Oreja, Jaime (PV-ETP LT)
Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
Salazar de Andrés, Antonio (PV-ETP LT)
Usandizaga Rodríguez, M.ª José (PV-ETP LT)
Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT)
Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT)
Eguiguren Imaz, Jesús M.ª (SV-ES LT)
Huertas Vicente, Manuel (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT)
Rodríguez Barahona, María Teresa (SV-ES LT)
Rojo García, Javier (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT)
Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)
Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT)
Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT)
Aranburu Carrera, Martin (EA LT)
Knörr Borràs, Gorka (EA LT)
Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT)
Larreina Valderrama, Rafael (EA LT)
Lasa Arteaga, Onintza (EA LT)
Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT)
Morcillo Torres, Antton (ABGSA LT)
Otegi Mondragón, Arnaldo (ABGSA LT)
Salaberria Sansinenea, Jon (ABGSA LT)
Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu (ABGSA LT)
Karrera Agirrebarrena, Antton (Mistoa-IU LT LT)
Matute García de Jalón, Oskar (Mistoa-IU LT LT)
Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua
Kultur Saila, sailburua
Lurralde Plangintza eta Ingurumen Saila, sailburua

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamahiruan hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Atutxa Mendiola): Legebiltzarkide jaun-
andreok, egun on guztioi. Jarlekuak hartu egizuez, mesedez.

Gaurko bilera honi hasiera emoten deutsagu.

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako lege-proposamena, irailaren 27ko 1/1994
Legegintzako Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari
buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua
onartzekoa, aldatzearen gainekoa. Aintzat hartzeari buruzko
eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Legebiltzarkide jaun-andreok, banatu jatzuen dokumentazioan
daukazue Jaurlaritzaren irizpidea eta, horrenbestez,
irakurri barik eztabaidari ekingo deutsagu zuzenean.

Aldeko txanda...? Aldeko txanda, eztabaida honetan?
Sozialistak... Beste inor? Talde Popularra... Beste inor
ez? Arrazoiz...

Hortaz, aldeko txanda horretan, ekimen aurkeztu dauan
taldeari emongo deutsagu hitza, hau da, Euskal Talde
Popularreko ordezkariak, Damborenea jaunak dau hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Lege-proposamen honekin oso sinplea eta oso erraza den
zerbait lortu nahi dugu: Eusko Jaurlaritzak derrigorrez
igorri behar duen dokumentazioaren artean, Legebiltzar honi
egin behar dion urteko kontuaren likidazioarekin batera,
erabilgarria den altxortegi-soberakinaren kalkulua ere
igortzea; Eusko Jaurlaritzak oraingoz ez du informazio hori
igortzen, nahiz eta kontu hori egiten den eta Eusko
Jaurlaritzak bere esku duen, eta, berez, Kontuen Epaitegiak
ere bere esku du kontu orokor horren berri ematean.

Eta guk ez dugu ezer asmatu: Kontuen Epaitegiak berak
gomendatzen du informazio hori Legebiltzarrari ere
igortzeko, erakunde hau izanik kontuak onesteaz,
fiskalizatzeaz arduratzen dena, Aurrekontuak barne, eta
baita kontu orokorra ere bukaeran.

Eta 1999ko kontu orokorrean, kreditu-soberakinak, Eusko
Jaurlaritzaren beraren eta Kontuen Epaitegiak kontu horri
buruz egindako txostenaren arabera, 107.000