Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako le gez besteko proposamena, Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko Planari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.05.17
32
06:27

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00119Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko Planari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:52)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:00)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (ABGSA LT) (01:04)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:09)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (01:18)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:34)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:40)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (ABGSA LT) (01:45)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:49)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (01:53)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:59)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, Seme-alabak dituzten Familiei
Laguntzeko Erakunde Arteko Planari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta, zeregin horretan, ekimena aurkeztu dauan taldearen
txanda, hau da, Euskal Talde Popularrak, bere ordezkari dan
Quiroga andreak dau hitza.

Le corresponde el turno al grupo proponente. Tiene la
palabra la representante del Grupo Popular Vasco, señora
Quiroga.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egunon guztioi.

Legebiltzarrean eztabaida ugari izan ditugu familiari
buruz, eta horietan guztietan legebiltzar-taldeek ia aho
batez adierazi dute, familiari laguntzeko eta familia
babesteko politikak behar direla.

Alderdi Popularrak uste du familia-politikaren oinarria
norberaren askatasuna eta erantzukizuna izan behar dutela
proiektu egonkor eta iraunkor baten alde lan egiteko eta
politika parternalistak eta dirigistak alde batera uzteko.

Gure ustez, Administrazioek familiei buruz hartu behar
dituzten neurriek ez dute jaiotza-politika hartu behar
oinarritzat, familiek nahi adina seme-alaba izan ditzaten
behar adinako laguntza baizik. Familia-politikarako ardurak
familiak askatasunez eta erantzukizunez antolatzea eta
garatzea, eta familiak dituen eginkizun sozial ukaezinak
behar bezala betearaztea, lortu behar du. Eta Alderdi
Popularrak uste du familiarenganako arretari eta babesari
orokorki eta zeharka ekin behar zaiela.

Zergatik orokorki? Ezbairik gabe, XX. mendeak, batez ere
herri garatuetan, aldaketa handiak izan dituelako, agian
sakonak eta azkarrak, eta aldaketok eragin argi eta garbia
izan dutelako familian eta familiaren ingurumari ugarietan.
Gaur egun, gure gizartean familia-modu ugari ditugu (guraso
bakarreko familiak, seme-alabak dituzten familiak, familia
ugariak, seme-alaba ezinduak dituztenak, pertsona helduak
dituztenak, eta abar). Alde horretatik, Alderdi Popularrak
uste du familiari