Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Aber tzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Venezuelan izandako estatu-kolpea salatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.05.17
32
06:27

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00105Venezuelan izandako estatu-kolpea salatzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:16)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:22)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (02:31)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:37)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:40)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:45)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:47)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (02:49)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:50)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Legebiltzar Taldeak
egindako legez besteko proposamena, Venezuelan izandako
estatu-kolpea salatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Eta, zeregin horretara sartuz, Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Taldearen ordezkari dan
Álvarez jaunak dau hitza.

ÁLVAREZ FORCADA jaunak: Legebiltzarkideok, egun on.

Bueno, lehenik eta behin, gure ustez...

LEHENDAKARIAK: Isilik, mesedez, legebiltzarkide jaun-
andreok.

ÁLVAREZ FORCADA jaunak: Lehenbiziko eta behin, gure
aldetik, behintzat, proposamen hau ekarri dugu eta
presentatu genuen bere egunean, sistema demokratiko baten
aurkako estatu-kolpe baten aurrean herri honek eta
Legebiltzar honek ere zeresanik baduelako.

Lehenbiziko eta behin, azpimarratu nahiko genukeena da
zergatik joan den apirilean ematen den estatu-kolpe bat eta
zergatik ematen den Venezuelan, gure ustez ez baita inondik
ere kasualitatea.

Guk, horretarako, arrazoi ezberdinak ikusten ditugu. Alde
batetik, gauza jakina da Ertamerika eta Hego Amerikari
begira, Estatu Batuek beraiek badaukatela "ALCA" izeneko
plan ekonomiko bat martxan, hau da, komertzio librearen
inguruko akordio bat, eta akordio horren bitartez, hain
zuzen ere, gizarte-eredu bat, eredu ekonomiko bat, eredu
politiko bat eta eredu finantziero bat inposatu nahi zaio
Hego Amerikari eta Ertamerika osoari.

Eta bide horretan, inposizioaren bide horretan (ondorio
larriak dituen modeloa: Argentinako eredua ere hor dago),
problema diferenteak daude ALCA plana bideratzeko. Hain
zuzen ere, hor daude Kolonbiako errealitatea, Venezuelako
errealitatea, Kubako errealitatea eta beste hainbat eta
hainbat errealitate organizatu Hego Amerika eta Karibe
inguruan. Eta horregatik planteatu zuten bere garaian "Plan
Colombia" eta geroago "Iniciativa Andina". Eta guzti horien
helburua, azken finean, da ALCAren, hau da, kapital
finantzieroak diseinatu duen merkatu libre horren
inposizioa