Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, gazteen indarkeriazko jokabideei aurrea hartzeari eta arreta emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.05.17
32
06:27

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00108Gazteen indarkeriazko jokabideei aurrea hartzeari eta arreta emateari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (02:08)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:14)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:23)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (02:23)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (Eserlekutik) (02:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
gazteen indarkeriazko jokabideei aurrea hartzeari eta
arreta emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta, zeregin horretan, ekimena aurkeztu dauan taldearen
txanda. Hau da, Euskal Sozialistak Taldearen ordezkariak
dau hitza. Zabaleta andrea, zeurea dozu berbea; egizu
berba.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Gazteen indarkeriak izugarri kezkatzen gaitu, eta
indarkeria honi amaiera ematea gure inguruko herrialde
guztien lehentasun politikoa da, batez ere helburu
politikoak zuritzearekin zerikusia duenean. Eta batez ere
Euskadin dugun gazte indarkeriaz ari naiz.

Orain dela aste batzuk Comisiones Obreras sindikatuak
idatzi bat, txosten bat, hobeto esanda, argitaratu zuen,
eta bertan esaten zuen euskal irakasleen ehuneko 43k zutela
eskolako indarkeri gertaeren berri, edo adierazten zuen
irakasleen ehuneko 57k aitortzen zutela eskolan gatazka-
kasuak izan zituztela, eta horrek ondorioak zituela eta
eraginak zituela bere lanbidean eta bere lana egitean.

Indarkeria eta terrorismoa euskal gazteak kezkatzen
dituzten hiru gai nagusien artean daude (hau ere ez da
berria), eta gauza bera gertatzen da euskal gizarte osoan
ere. Orain dela gutxi argitaratu den Cindes azterlanean,
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskatuta egin dena,
euskal gazteen ehuneko 8k ulertu egiten du indarkeriazko
ekintza arrazoi politikoak direla eta (ehuneko 5ek, ehuneko
5,2 inguruk), edo gizarte-arrazoiak direla eta, ehuneko
2edo 3 inguruk.

Atzo bertan izan genuen Nafarroako Autonomia Erkidegoan
argitaratu diren datu batzuen berri, eta datu hauen arabera
ere Nafarroako gazteen laurdenak zuritu egiten dute
indarkeria erabiltzea helburu politikoak eta sozialak
lortzeko.

Ederki, ekimen honen helburua, beraz, beharrezko tresnak
jartzea da, beste tresna batzuk gutxietsi gabe, aldez
aurretik indarkeriazko jokabideak eta jarrerak antzemandako
gazteengan