Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, sailak etxebizitzarik gabe geratutakoei beste etxe bat emateko duen politikari buruzkoa.
2002.05.17
32
06:27

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00057Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak etxebizitzarik gabe geratutakoei beste etxe bat emateko duen politikari buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:55)Bideoa ikusi

--- (00:57)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:58)Bideoa ikusi

--- (00:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, sailak etxebizitzarik gabe geratutakoei
beste etxe bat emateko duen politikari buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Eusko Jaurlaritzak 2001. urtearen hasieran agindu bat jaso
zuen Legebiltzarraren aldetik araudian zegozkion aldaketak
egin zitzan Barakaldoko Karmengo auzoan etxebizitzarik gabe
geratutako bizilagunei beste etxebizitza bat emateko
suposamendua etxebizitzarik gabe geratu eta beste
etxebizitza bat jasotzeko espedienteetan zeuden titular
batzuei zabaltzeko. Akordioa onetsi zenetik urtebete baino
gehiago igaro denean akordioa onetsi zenetik, Euskal Talde
Popularrak honako hau jakin nahi du: zer egin du zure
Sailak etxebizitzarik gabe geratu direnei etxebizitzak
emateko legebiltzar-agindua betetzeko?

Eta, orain dela gutxi jakin dugunez Sailak eraberritu egin
behar duela iragarritako araudia, dirudienez uztailaren
1erako, jakin nahiko genuke aldaketaren bat sartzea
pentsatzen duzun etxebizitzarik gabe geratutakoei beste
etxebizitza bat emateko legebiltzar-akordioan ezarritako
eta 2001eko ekainaren 29ko Aginduan jasotako baldintzetan.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu jaunak dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Barakaldoko Karmengo auzoko etxebizitzak
desjabetzeko prozesua zela eta, halaxe da, Legebiltzar
honek 2001eko martxoaren 16an hainbat irizpide ezarri
zituen etxebizitzarik gabe geratutakoei beste etxebizitza
bat emateko: etxebizitzen jabe izateko aukera 10 urte igaro
ondoren, irizpide horiek Barakaldoko hiriguneko beste
esparru batzuetan etorkizunean etxebizitzarik gabe gera
zitezkeenei beste etxebizitza bat emateko prozesuetara
hedatzea eta dirulaguntza ekonomikoak ematea etxebizitzarik
gabe