Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Interpelazioa, Gipuzkoako Irungo LA PALMERA lantegiaren oraingo egoerari buruzkoa, Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeak Eusko Jaurlaritzako Industri sailburuari egina.
1980.12.18
4
1980-12-19an aztertu zen 3.a izan zen

Jatorrizko ekimenak

01\10\04\01\00003Irungo La Palmera lantegiaren oraingo egoerari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 8. puntua

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:00)Bideoa ikusi

Industri Saila, sailburua (02:21)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:36)Bideoa ikusi

Testua

Ondoren, gai-zerrendan zortzigarren puntu bezala azaltzen
den gaiari ekingo gatzaizkio: "Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar Taldeak La Palmera lantegiaren oraingo egoerari
buruz Industria-Sailburu jaun Txit Gorenari egindako
Itauna".

Honen ihardunbidea berdina da, irakurketa utzi egingo dugu;
horrela bada, itaungileari itaunaren zabalpena egiteko
aukera ematen zaio.

Euskadiko Ezkerra da hizpidearen jabe.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Lehendakari jauna, biltzarkide
jaun-andreok, beharbada arazo hau Euskal Biltzarrean
planteatzeak nik uste dut batzuek harritu egingo zituela,
zeren eta zoritxarrez gaur egun gure herrian "Palmera"ren
gisan edo arazo berdintsua duten lantegi pilo batekin
aurkitzen gara. Baina, alde batetik, gure iritzian ba ziren
arrazoi berezi batzuk egin digutenak interpelapen hau gaur
honuntza ekartzea. (Bueno, ez dugu gaur ekarri baizik eta
jadanik Biltzarrean hau Urrian aurkeztu genuen).

Eta diot, ba direla "Palmera"ren inguruan zenbait
zirkunstantzi berezi zeren eta alde batetik ikusten dugu,
eta lehenengoz, gure iritzian une honetan 1.000 langileren
puestoak daudela zalantzan eta hori, nola nahi ere, uste
dugu naiko garrantzitsua dela.

Bigarrenik, baita ere pentsatzen dugu lantegi hau kokatua
dagoen uria edo urian dagoen lantegirik handiena dugula
"Palmera" eta beraz honek Irungo herriarentzat ekarri
ditzakeen ondorioak ba uste dut denon begi bistan egongo
liratekeela.

Hirugarren, baita ere guk ikusten genuen langileek egin
dituzten ahalegin guztiak, egin dituzten jestio guztiak
oraindik behintzat ez dutela inongo erantzun onuragarririk
izan langileentzat. Alegia, gure iritzian alperrikakoak
gertatu dira zeren eta jo dituzte ate guztiak, egon dira
administrazioarekin, egon dira baita ere bankako edo
banketxeetako ordezkariekin eta behintzat oraindik ez dute
inongo erantzun baikorrik aurkitu.

Honela, beraz, guk pentsatzen dugu, eta langileek berek
duten iritzia horrela da, lantegiaren egoera alde batetik
gero eta larriagoa dela eta, noski, baita ere