Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Josu Urrutikoetxea Bengoetxea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Loiuko aireportuan lur kutsatu eta toxikoetarako eraikitako segurtasun-biltegiari buruzkoa. Eztabaida eta be hin betiko ebazpena.
2002.05.24
33
05:34
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00025Loiuko aireportuan lur kutsatu eta toxikoetarako eraikitako segurtasun-biltegiari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu (ABGSA LT) (01:13)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:21)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:24)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:28)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (01:30)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu (ABGSA LT) (01:32)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (Eserlekutik) (01:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:40)Bideoa ikusi

Testua

Berriro ekin zaio bilkurari arratsaldeko laurak eta hogeita
hamarrean.

LEHENDAKARIAK: Legebiltzarkide jaun-andreok, arratsalde on
guztioi.

Bilerari berrekingo deutsagu gai-zerrendako bosgarren
puntuagaz: "Mozioa, Josu Urrutikoetxea Bengoetxea Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, Loiuko aireportuan lur kutsatu
eta toxikoetarako eraikitako segurtasun-biltegiari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Zeregin horretan, ekimena aurkeztu dauan legebiltzarkideak,
eta bere taldearen izenean, Urrutikoetxea jaunak dau hitza.

URRUTIKOETXEA BENGOETXEA jaunak: Legebiltzarkide jaun-
andreak, arratsalde on.

2002.eko apirilaren 25eko osoko bilkuran Lurralde
Antolamendu eta Ingurumen sailburuak, Intxaurraga jaunak,
nire interpelazioari emandako erantzunaren arabera,
badirudi Jaurlaritzak ez duela inolako erantzukizunik
Europako Batzordeak emandako ebazpen motibatuaren aurrean,
eta, beraz, ingurumen-ikuspegitik aztertuta, ingurumen-
arazo bati konponbide bat eman zitzaiola soilik, hau da,
erantzule bakarra espainiar Gobernua dela eta kito. Baina
oso bestela da, urratsez urrats aztertzen baldin bada.

AENAren lurretan agertutako hondakin toxikoen historia
administrazioen axolagabekeria eta prepotentziaren historia
ere bada. 70eko hamarkadan zenbait enpresak toxikoak ziren
hondakinak aireportuko lur batzuetan utzi zituzten.
Izandako arazoen ondoren (hauen artean kiratsa eta iturriko
uraren kutsadura), Sondikako auzokideek salaketa jarri
zuten, baina epaitegiek bertan behera utzi zuten
kutsatzaileak nortzuk ziren ez zekitelako aitzakiapean.
Benetan erabaki harrigarria, denek baitzekiten Explosivos
Río Tinto, Industria Química Asua, Standard Química eta
Remetal izan zirela, besteak beste, kutsatzaileak.

Gauzak horrela, justizia aldetik 1992an, eta hondakin
toxikoen arazoei aurre egiteko asmoarekin, proiektu bat
aurkeztu zen, Jaiser enpresak egina, "Montaña vasca"
izenekoa, hondakinak zeuden leku berean