Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Bizkaiko Irakasle Eskolari dagozkion zenbait arazori buruzkoa, Legebiltzar Talde Mistoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari egina.
1980.12.18
4
1980-12-19an aztertu zen 7.a izan zen.

Jatorrizko ekimenak

01\10\05\01\00004Bizkaiko Irakasle Eskolari dagozkion zenbait arazori buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 12. puntua.

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (Mx-PC LT) (01:15)Bideoa ikusi

Hezkuntza Saila, sailburua (01:17)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (Mx-PC LT) (01:37)Bideoa ikusi

Hezkuntza Saila, sailburua (01:40)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI Jaunak: Gai-zerrendako hurrengo gaiari ekingo
gatzaizkio: "Bizkaiko Irakasle-eskolari dagozkion zenbait
arazori buruz Askotariko Taldeak Hezkuntza-Sailburu Txit
Gorenari egindako erantzun-eskea".

Ihardunbidea itaunarenaren antzekoa da. Ohar hau kontuan
izan behar da, 4garren puntuan, erantzun-eskegilearen
erantzunarekikoan, 15 minutu jartzen duen tokian bost
minutu irakurri behar dela, alegia.

Erantzun-eskegilea da hizpidearen jabe.

LERTXUNDI BARAÑANO Jaunak: Bati pat teknika-mailakoa den
zerbait entzuteko lanik har ez dezazuen, ez dut papeletan
dagoen erantzun-eskea irakurriko. Galdera zehatz-zehatzak
dira.

Oraindik ikasturteari hasiera eman ez dion Bilboko
Irakaslegoarentzako Gaitze-Eskola -agizko eskola Deustun
dago- bezalako unibersitate-mailako eskola batean une
honetan bizi duten egoeraren ondorio den erantzun-eskea
irakurrita dagoelakotzat jotzen dut, soilki: erantzun-eske
hau azaroaren 13an egin zen, oraindik ez dira ikasketak
egiten hasi. Horrela bada, han dagoen jende-sail haundiaren
kezka jasotzen du.

Bost galdera zehatz dira eta hoiek Hezkuntza-Sailburu
jaunari ez zaizkio bere ardurapeko gaia izan dedin neurrian
bakar-bakarrik egiten, Herri honetan, hezkuntza-alorrean
gaur egun dagoen egoeraren ondorio bat gehiago den neurrian
baizik; horrela ba da, eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-
Sailburugoak aterapide emateko zer-nolako eskuharmen,
neurri, buzipen edo asmo dituen ikusteko egiten da.
Erantzuna izango dela itxaro dut, eta ondoren emango dut
iritzia.

LEHENDAKARI Jaunak: Hezkuntza-Sailburua da hizpidearen
jabe.

HEZKUNTZA-SAILBURU Jaunak (Etxenike Landiribar): Presidente
jauna, ahaldun guztiok, Lertxundi jauna, atsegin zaizkit
gure herriko hezkuntzari buruz egiten zaizkidan galdera eta
itaunketa guztiak. Eta atsegin zaizkit aukera ederra
eskeintzen digutelako gure ondorengoen hezkuntzari buruz
eztabaidatzeko. Baina aldi berean eta berak ere esan duen
bezela, aitortu beharrean nauzue harritu ere harritzen
nautela Lertxundi jaunak jartzen