Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Alderdi Popularraren gobernuaren hezkuntzaren kalitateari buruzko legerako oinarrien dokumentua kentzeko eskariari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.06.14
37
08:53

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00121Alderdi Popularraren gobernuaren hezkuntzaren kalitateari buruzko legerako oinarrien dokumentua kentzeko eskariari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:41)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:51)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:58)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (02:09)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Goirizelaia Ordorika, Jone (ABGSA LT) (02:22)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:32)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:44)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:51)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (00:04)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:11)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:21)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Alderdi Popularraren gobernuaren hezkuntzaren kalitateari
buruzko legerako oinarrien dokumentua kentzeko eskariari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta zeregin horretan, talde proposatzailearen txanda. Hau
da, Euskal Sozialistak Taldearen ordezkari dan Celaá
andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente jauna.

Lehendakari jauna, jaun-andreok, bigarren aldia da hau
denbora gutxian nire taldeak tribuna honetara igo eta
Ganbera honen botoak eskatuz hezkuntza gaietan lege
proiektu bat erretira dadin eskatzen duena.

Eta egiten dugu, gure artean eztabaidari atea zabaldu gabe
ezin dugulako onartu Gobernu zentralak berriro ere, korrika
eta presaka, eta atzeko atetik lege berri bat sartu
diezagun, ez eztabaidatu eta ez adostu gabe,
Unibertsitateen Legearekin egin zuen modu berean, eskola
adineko gure gazteei eta gizarteari bere osotasunean modu
oso kaltegarrian eragingo dien legea izanik.

Gaur ez dugu hezkuntza gaietan adituak direnentzako
eztabaidarik burutuko, aitzitik, kultura eta gizarteari
buruzko eztabaida planteatuko dugu, hezkuntzari eta
gizarteari buruzko eztabaida, hezkuntza gaietan egiten
diren gizarte politikei eta aukera berdintasunaren mugei
buruzko eztabaida, eskuartekoen banaketa, pertsona guztiek,
guzti-guztiek sistemaren baliabideetara iritsi ahal
izateari buruzko eztabaida.

Izan ere, jaun-andreok, lege-proiektu honek planteatzen
duena ez da erreforma tekniko hutsa, aseptikoa edo neutroa.
Sakoneko aldaketa bat da, HSAOLren sistemaren filosofiari
eragiten zaion aldaketa, sozialiston pentsamenduak
defenditu izan duen filosofiaren beraren aldaketa,
pentsamendu sozial-demokratak bere historian zehar
defenditu izan duenaren aldaketa. Hezkuntza pertsonen
arteko berdintasuna iristeko baliabidetzat hartzen duen
kontzepzioari eragiten dio, pertsona guztiek, eta ez gutxi
batzuek soilik, mundu honetako eskuartekoetara