Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, irrati-komunikazioko instalazioen antolamenduari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.06.14
37
08:53

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00123Irrati-komunikazioko instalazioen antolamenduari buruz.

Izapideak

Onetsi egin da NV, EA eta Mistoa-EB/IU/B legebiltzar-taldeek aurkeztutako osoko zuzenketa.

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:27)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:36)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:42)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:47)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (01:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:02)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (02:08)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (02:10)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (02:12)Bideoa ikusi

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (02:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:21)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
irrati-komunikazioko instalazioen antolamenduari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, talde
proposatzaileari hitza emango deutsagu. Hau da, Euskal
Sozialistak Taldeko ordezkari dan Unzalu andreak dau hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Lehendakari jauna, bertan
zaudeten jaun-andreok, arratsalde on.

Irrati-komunikazioko instalazioak antola ditzala Eusko
Jaurlaritzari eskatzeko aurkeztu du gure taldeak legez
besteko proposamen hau. Izan ere, gizartean nabari den
eztabaida Legebiltzarrera ekarri behar dela uste dugu.

Telefonia eramangarri digitalaren eta analogikoaren
estaldura handitzeko ipini behar izan dituzten
azpiegituretarako, argindarra behar duten teknologiak
erabili behar izan dituzte; hau da, inguruan eremu
elektromagnetikoak sortzen dituzten teknologiak. Horrela,
herritarrek, egunero eta etengabe, kutsadura
elektromagnetikoa jasan behar izaten dute.

"Informazioaren eta komunikazioaren gizartea" izenekoarekin
lotura duten teknologia berriek, eta gaurko gaiak batez
ere, hots, telefonia eramangarriaren eta horrek dituen
komunikazio-azpiegituren –antenak eta deien banaguneak–
garapenak horrelako instalazioak jarrarazi dituzte gure
Erkidegoko udal gehienetan, bai hiri, bai nekazaritza
ingurumenetan. Eta haririk gabeko telefono-belaunaldi
berriak izango ditugu berehalaxe, zerbitzu berriak,
eskaintza berriak, emango dituztenak; eta, beraz,
teknologia sofistikatuagoak, indar handiagokoak eta
lurralde gehiagotan ezarritakoak beharko dituztenak.

Horri buruz gizarteak duen kezka indar handiz islatu da
hedabideetan, eta azpiegitura horiek mugatzeko udal-
ordenantzak ezarri dituzte udal askotan. Eta horrela,
azpiegituren lurralde-garapenak izango ditu, behintzat,
gutxieneko baldintzak sektore hori antolatzeko,
arrazionalizatzeko eta pertsonen osasunarentzako
kaltegarriak izan daitezkeen eraginetatik biztanleria
babesteko.

Telefonia