Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Urban-Barakaldo Plana gauzatzeari buruzkoa.
2002.06.14
37
08:53
Deialdiko hamahirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00063Urban-Barakaldo Plana gauzatzeari buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:26)Bideoa ikusi

--- (02:27)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:29)Bideoa ikusi

--- (02:30)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia, Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, Urban-Barakaldo Plana gauzatzeari
buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Urban Plana betearazteak, Barakaldoko Udalerriari
dagokionez, hainbat bizilaguni beste etxebizitza bat ematea
eskatzen du. Kasu zehatz honetan, Karmengo auzoan
beharrezkoa da hainbat bizilaguni beste etxebizitza bat
ematea zonalde horretan etxebizitza babestuak eraikitzen
hasi aurretik. Beste etxebizitza bat emateko ardura Eusko
Jaurlaritzarena da, eta, ondorioz, Euskal Talde Popularrak
honako gauza hauek jakin nahi ditu: Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako Sailak bizilagunei beste etxebizitza bat emateko
zenbat espedienteri ekin die Urban-Barakaldo Plana
betearazteko prozesua hasi zenetik, eta zein egoeratan
daude?

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Madrazo jaunak
dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo Lavín)
jaunak: Oso gustura erantzungo diet zure galderei, Quiroga
andrea.

Une hauetan honako hau da espedienteen tramitazio-egoera
lehenengo faseari dagokionez, eta bost datu emango
dizkizut: beste etxebizitza bat jasotzeko eskubidea duten
familiak, lehenengo fasean, 69 dira; Sailak bizilagunekin
izenpetu dituen elkarrekiko akordioak beste etxebizitza bat
jasotzeko baldintzei dagokienez, 68 familia (bat izan ezik,
elkarrekiko akordioa lortu da gainerakoekin); beste
etxebizitza bat eman behar zitzaien 68 familietatik 63ri
jadanik eman zaie etxebizitza berriaren giltza; 63 familia
hauetatik 58 jadanik pasa dira etxebizitza berrietara; 58
etxebizitza itxi dira botatzeko prestatzeko.

Bestalde, bigarren fase batean, aurreratuta dagoena, eta
premia-arrazoiak direla eta, bigarren fasean, esan bezala,
Karmengo Kaleko 7, 9, 11 eta 13 atarietako beheko