Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

14
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, sailburuak Leizaola Fundazioan esan zuenari buruzkoa.
2002.06.14
37
08:53
Deialdiko hamaseigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00070Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak Leizaola Fundazioan esan zuenari buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:37)Bideoa ikusi

--- (02:38)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:40)Bideoa ikusi

--- (02:42)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaseigarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, sailburuak Leizaola Fundazioan esan
zuenari buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea hitza.

QUIROGA CÍA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Orain dela gutxi Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuak Leizaola Fundazioak antolatutako etxebizitzari
buruzko ziklo batean parte hartu zuen, eta bere isla izan
zuen prentsan.

Foro hartan egindako saioan –prentsako berri honen arabera–
sailburuak hainbat baieztapen egin zituen, Euskal Alderdi
Popularrari jarraian adierazi nahi ditudan zalantzak eragin
zizkiotenak.

Zein dira Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren
asmoak, bere hitzak erabilita, "etxebizitzaren prezioen
goranzko joera gelditzeko"?

Eta, bigarrenez, sailburuaren ikuspegitik, udalek zein
neurri jarri beharko lituzkete abian sailburuaren ustez
espekulazioa eragozteko?

Besterik ez, eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Jarraian, Madrazo sailburuak deu hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Lehenengo galderari dagokionez, Quiroga andrea,
hiru ideia emango dizkizut.

Lehenik eta behin, gehitu egin nahi dugu etxebizitza
babestuaren eskaintza, era horretara eskaintza hau
etxebizitza librearen merkatuarentzat eskaintza
alternatiboa izan dadin. Ziur gaude, gure Saila eta
Gobernua bera ziur daude, babes ofizialeko etxebizitzen
prezioak etxebizitza behar duten gizon-emakumeei
etxebizitza merkatu librean erosteko asmoa burutik ken
diezaiekeela. Uste dugu etxebizitza babestuen eskaintza
sendoa dela merkatu librearen prezioetan eragina izateko
modurik onena.

Bigarrenez, alokairua prezio eskuragarrietan bultzatzea ere
formula garrantzitsua dela uste dugu, batez ere lehenengo
etxebizitza lortzean, eta, era horretara, ahalmen ekonomiko
txikiena duten biztanle-segmentuei bizileku-arazoa
konpontzen lagunduko die. Eredu honek, formula