Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

17
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, etxebizitza babestuak esleitzeko zozketei buruzkoa.
2002.06.14
37
08:53
Deialdiko hogeigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00080Etxebizitza babestuak esleitzeko zozketei buruz.

Izapideak

Erantzuna eman du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:52)Bideoa ikusi

--- (02:53)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:54)Bideoa ikusi

--- (02:57)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hogeigarren puntua: "Galdera, María Aranzazu
Quiroga Cia, Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina,
etxebizitza babestuak esleitzeko zozketei buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, lehendakari jauna, zure
baimenarekin, eserlekutik egingo dut galdera.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak zergatik agindu
du azken hilabete hauetan etxebizitza babestuen hainbat
promozio premiaz zozketatzea berak "bidegabea" deitu duen
prozeduraren bidez, eta esan behar da prozeduraren
erreforma datorren uztailaren 1erako duela iragarrita?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Jaurlaritzak, eta hain zuzen, Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburu dan Madrazo jaunak dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Quiroga andrea, nik ez dut esan prozedura bidegabea denik.
Izatekotan ere, Sailetik esan dugu disfuntzio batzuk
daudela eta zuzendu egin nahi ditugula, eta horixe egin
dugu.

Nolanahi ere, esango dizut pertsonekin ezin dela txantzetan
ibili. Milaka pertsonak eman dute izena promozioetan, eta
promozio horietan izena emateko epea aspalditik amaituta
zegoenez, eta promozio horien eskatzaileek eskuratu
dituzten eskubideei kalterik ez egiteko, Sailak ahalegin
handia egin du hilabete hauetan kudeaketak bizkortzeko,
ahal den neurrian, eta iazko otsailean argitaratutako
promozioak esleipen-sistema berria indarrean jarri aurretik
zozketatu ahal izateko.

Horrenbestez, oinarrizko printzipio bat bermatu nahi dugu,
segurtasun juridikoarena. Eskaria egin dutenek, promozio
zehatzetan izena eman dutenek, arau batzuk jarraituz, gure
ustez eskubide osoa dute zozketa ahalik eta azkarren
egiteko, eta gu horixe egiten ahalegindu gara, eta uste
dut, neurri handi batean, lortu dugula. Hiru hilabetetan
2.200 etxebizitza zozketatu dira. Uste dugu pertsona horiek
eskubide osoa zutela zozketa berehala egiteko.

Eskerrik