Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko hiltegien gaineko planari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.06.21
38
07:12

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00127Euskal Autonomia Erkidegoko hiltegien gaineko planari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:19)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (01:29)Bideoa ikusi

Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu (ABGSA LT) (01:33)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:36)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (01:42)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (01:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:50)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (Eserlekutik) (01:56)Bideoa ikusi

Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu (ABGSA LT) (Eserlekutik) (01:59)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (02:00)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (02:03)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal
Autonomia Erkidegoko hiltegien gaineko planari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularreko ordezkari dan López de Ocariz andreak dau
hitza.

LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Egun on,
lehendakari jauna. Egun on, jaun-andreok.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiltegien gaia dakar berriro
ere gure taldeak Legebiltzarrera. Gaur, hemen aurkeztu
dugun legez besteko proposamenak eskatzen dio Eusko
Jaurlaritzari hiru hilabeteko epean aurkez dezala hiltegi-
plan bat gure Autonomia Erkidegorako, gai horrekin
zerikusia duten sektoreekin hitz egin eta gero.

Gai hori behin eta berriz hona ekartzea ez da apeta hutsa.
Talde Popularrak badaki sektore horiek kezkaturik daudela,
baina, baita gizarte osoa ere, animalia bat hiltzean
janariaren kalitatea eta segurantzia bermatuko duten
neurriak hartu behar baitira.

2001eko abenduan, hau da, duela sei hilabete, Eusko
Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak, eta
zehazkiago Nekazaritzako Elikagai Politika eta
Industriarako Zuzendaritzak, txosten bat mahairatu zuen
animaliak hitzeko sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan
duen egoeraz eta etorkizunaren azterketaz.

Txosten horrek dio animaliak hitzeko sektorea krisian
dagoela, batez ere aldaketak dituelako eta animaliak oso
modu sinplean hiltzeko hiltegiak izatetik, era guztietako
kontrolak, batez ere osasun eta abeltzaintza kontrolak,
pasa behar dituzten tegi bihurtu direlako. Hau da, sistema
sinple bat izatetik sistema konplexu eta kontrolatua
izatera pasa delako.

Hiltegiari, hiltegietako arduradunei, une honetan, hainbat
kontrol izaten dituen guneko arduradun izatea eskatzen
zaie, bai ganaduaren jatorriari dagozkienak, bai MER
produktuen biltegi gisa, bai osasun publikoan eskumena
duten edo osasun publikoarekin zerikusia duten erakundeen
informazio-zentro bihurtu direlako.

Administrazioak,