Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Familiaren Euskal Institutua sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.06.21
38
07:12
Dei-aldiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00131Familiaren Euskal Institutua sortzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:11)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (01:16)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:20)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:27)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:33)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:43)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Familiaren
Euskal Institutua sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularrak, eta bere izenean, Quiroga andreak dau hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Alderdi Popularrak aurkeztu duen legez besteko proposamen
honen helburua Eusko Jaurlaritzari Familiaren Euskal
Institutua sor dezan eskatzea da. Ez da nire taldeak ekimen
hau aurkezten duen lehenengo aldia, izan ere, 1994ko
martxoaren 30eko osoko Bilkuran gai berari buruzko ekimen
bat eztabaidatu zuen. Ederki, bada, zortzi urte geroago,
eta erakunde hori sortu gabe dagoela ikusita, Alderdi
Popularrak uste du Gobernu honek Familiaren Institutua
sortzea garai hartan bezain beharrezkoa dela.

Ekimen hau proposatu zuen nire taldearen ordezkaria
Gregorio Ordóñez izan zen, ETAk hil zuena, eta berak
eztabaida hartan egin zuen saioa irakurtzean, ohartu naiz
bere garaian Eusko Jaurlaritzak institutu hau sortu beharra
zuritzeko azaldu zituen arrazoiek gaurkotasun osoa dutela.
Izan ere, gure ordezkariak gure Autonomia Erkidegoan
familiak zuen egoera larriari buruz adierazi zuen alarma-
oihua gaur indar betean dago, eta orduan emandako
argudioek, alegia, biztanleriaren berezko hazkunde
negatiboa, Administrazioaren aldetik laguntza gutxi, egoera
ekonomiko eta sozialak familia berriak sortzeko gogorik ez
duela ematen, erabat balio dute gaurko egoerarako ere.

Horrenbestez, ikusten dugu zortzi urte geroago gure
gizartearen egoera ia orduko berbera dela. Biztanleriaren
berezko hazkundea negatiboa da, zailtasunak daude familia
berriak sortzeko, esate baterako, etxebizitzak oso
garestiak direlako, edo beharbada egungo gizartean ezartzen
ari den balore-sistemaren emaitza gisa, erabat
indibidualista baita, eta Gobernua, bestalde, hogei urteren
buruan ohartu da familiek laguntza behar dutela eta babes
aktiboa behar dutela