Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikertzaileen egoera hobetzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.06.28
39
09:14
Deialdiko lehenengo-bis puntua bigarrenakin batera tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00128Ikertzaileen egoera hobetzeari buruz.

Izapideak

Deialdiko 2. puntuarekin batera tramitatu da.

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:28)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:40)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:51)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:01)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:09)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:19)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:26)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:35)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:39)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:43)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:44)Bideoa ikusi

Testua

Legebiltzarkide jaun-andreok, hurrengo ekimenaren izenburua
irakurri aurretik (hau da, 1-bis puntua), aditzera eman
behar dizuet legebiltzar-talde guztiak ados daudela 1.bis
puntua eta 2. puntua batera eztabaidatzeko. Halaxe egingo
dugu.

Gai-zerrendako 1-bis puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikertzaileen
egoera hobetzeari buruzkoa".

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
doktoratu aurreko eta doktoratu ondoko bekadunei buruzkoa".

Lehen eta behin, txanda emango deutsegu ekimena aurkeztu
daben taldeai, eta gero txikienetik handienera hitza emonez
jarraituko dogu. Zeregin horretan ba, lehen eta behin,
Euskal Talde Popularraren ordezkari dan Ortega jaunak dau
hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Lehenik eta behin, agurtu egin nahi ditut Euskal Herriko...

LEHENDAKARIAK: Isilik egon zaitezte, arren.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Esaten ari nintzen, agurtu egin nahi
ditudala Euskal Herriko bekadunak, Eusko Legebiltzarrera
eztabaida hau jarraitzera etorri direnak.

Eta, era berean, uste dut azalpen bat merezi dutela Talde
Popularrak ekimen hau zergatik aurkeztu zuen zuritzen hasi
aurretik, eta esan nahi dut aurreko puntua atzeratu egin
zela, joan den ostiralean eztabaida jarraitzera etorri
ziren pertsonei zor zaien begirunearengatik, bi taldetako
bi legebiltzarkidek hala eskatu zutelako (Talde
Sozialistakoak eta Eusko Alkartasunakoak), hau da, puntua
atzeratzeko eskatu zuten egutegi-arazo pertsonalak zirela
eta, eta orain eztabaidatuko dugu, une honetan bertan,
Talde Popularrak ikertzaileen egoera hobetzeko, doktoratu
aurreko eta doktoratu ondoko bekadunen egoera hobetzeko
aurkeztu zuen legez besteko proposamena.

Aurrerapen kulturala eta zientifikoa gizarte garatu baten
ezaugarri nagusietako bat da, eta gizarte honek gozatzen
duen ongizate-mailaren adierazle ziurra ere bada.
Arrazoizkoa dela