Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, eskolan integratzeko zailtasunak dituzten ikasleei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.06.28
39
09:14
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00135Eskolan integratzeko zailtasunak dituzten ikasleei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (PV-ETP LT) (02:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:00)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:10)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (00:16)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (PV-ETP LT) (00:34)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:40)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:50)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, eskolan integratzeko
zailtasunak dabezan ikasleei buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Talde proposatzaileak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta
aldezteko. Euskal Talde Popularrak, eta bere izenean Benito
andreak, dau hitza.

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Jaun-andreok.

Hezkuntza sistema oinarrizko zerbitzua da eta jaso behar
duten pertsonengana zuzendurik dago, eta ez hauek haren
zerbitzura. Horrela bada, hezkuntza sistema ez bada egokia
zenbait ikaslerentzat agerikoa da egokitu egin beharko dela
horrela izan dadin.

Denok dakigu hezkuntza gurarizko prozesua dela
norbanakoaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko.
"Gurarizko Prozesua" esaldiak esan nahi du kontzientea dela
bai gurasoen aldetik, bai irakasleen aldetik, bai hezkuntza
agintarien aldetik. Horrela bada, uste dut hemen inork ez
diola ihes egiten bere erantzukizunari. Eta "gaitasunak
ahalik eta gehien garatzea" horixe da: guztiak haz
daitezkeela euren zirkunstantzien eta beharren arabera, eta
inor ez dadila kontroletik kanpo gera, euren gaitasunak
garatzetik kanpo, bestela, norbaitek ez baititu bere
eginbeharrak betetzen.

Guk, botere publikoak izanik, oinarriak jarri behar ditugu
ikasle bakar bat ere ez dadin atzean gelditu beharrezko
diren oinarrizko bitartekoak ez jartzeagatik garapena
ahalik eta onena izan dadin. Onena ez baldin bada, horrek
esan nahi du hezten ari garen pertsonen oinarrizko eskubide
bat urratzen ari garela, hau da, horien hobekuntza
erabatekoa eta integrala izan dadin baldintzak jartzen. Eta
ikasle batek ez badu lortzen bere gaitasunen goreneko
maila, bere behar eta zirkunstantzietatik abiatuz, bakarren
bat ez da jarri behar duena jartzen ari eta, hezkuntza-
sistema, hain zuzen ere, ez da arazo hori, sistematik kanpo
edo atzeraturik geratu den ikasle horren arazoa konpontzen
ari.

Ikasle bat eragozlea denean, ikasle batek ikasketa
saihesten duenean,