Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina, sailak gure Erkidegoko irakasle ez elebidunei buruz dituen asmoen gainekoa.
2002.06.28
39
09:14
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\04\01\00062Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gure Erkidegoko irakasle ez elebidunei buruz dituen asmoen gainean.

Izapideak

Erantzuna eman du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak.

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:32)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (02:38)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:43)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (02:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Interpelazioa, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
sailburuari egina, sailak gure Erkidegoko irakasle ez
elebidunei buruz dituen asmoen gainekoa".

Oyarzabal jauna, zeurea hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Mila esker, lehendakari jauna.

Azken bolada honetan, Iztueta andreak Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu kargua hartu zuenez
geroztik ia esateko, sail horretako arduradun batzuek eta
besteek, eta batez ere sailburu andreak berak, egin izan
dituzte adierazpen batzuk, gure iritziz, hezkuntza-sisteman
lasaitasuna sortu beharrean, askotan espantua sortu
dutenak, asaldura, euskal irakasleetako asko samar
artegarazi dituztenak, azken batean.

Zehazki esateko, Erkidegoko irakasleria ez elebidunaz
mintzo zen adierazpen batzuez ari naiz. Adierazpen horietan
sailburuak aditzera eman zuen euskaraz ez jakiteagatik,
hizkuntz eskakizuna eskuratu gabe izateagatik bi mila
irakasle inguru hezkuntza-sistematik kanporatzeko asmoa
zegoela (artean kopuru hori eman zen). Azken batean, esaten
zen hizkuntz eskakizuna eskuratu gabeko irakasle ez
elebidunak soberan zeudela euskal hezkuntza-sisteman, eta,
horrez gain, aurreratzen zen izan zitekeela aukera bat
sistematik atera eta beste sail batzuetan, eta bestetan,
gizarte zerbitzuetan, atentzioko eginkizun batzuez
arduratzera bidaltzea.

Konkretuki, sailburuak kuestio honetaz direnak eta ez
direnak esaten ari zela jaulkitako harribitxietako batzuk
irakurriko ditut, hala baitzion hitzez hitz: "Erkidego
honetan irakasle izateko elebidun izan behar du batek, eta
irakasle horien artean badago talde bat arrazoi asko eta
asko direla tarteko, euskaldundu ezin izan dena. Era bateko
eta besteko irtenbideak daude hor, aurretiko erretiroak,
zerbitzuen sektorearen kontu guztia, jende gaitua behar da
eta hor...". Galdetu zioten: "Zein zerbitzu?". Eta hala
zioen: "Bueno, bada, hirugarren adina den zer hori guztia,
zerbitzu sozialak,