Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gazteek alokatzeko etxebizitzei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.10.10
43
07:16

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00157Gazteek alokatzeko etxebizitzei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (00:06)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:17)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (00:21)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:36)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (00:43)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (Eserlekutik) (00:51)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:59)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, gazteek
alokatzeko etxebizitzei buruzkoa". Eztabaida eta behin
betiko ebazpena izango dugu.

Eta zeregin horretan, talde proposatzailearen txanda eta,
hain zuzen, bere ordezkari dan Quiroga andrearen txanda,
bere ekimena aurkeztu eta aldeztu daian. Zeurea dozu hitza,
Quiroga andrea. Hitz egizu.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna. Eta
arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Gazteei egindako inkesten arabera, gazteak gehien kezkatzen
dituen arazoetako bat etxebizitzarena da. Eta kezka,
guztiok dakigun bezala, etxebizitza libreen prezioak
eragiten du, izan ere, 2002-2005 Etxebizitza Planaren
zirriborroak eskainitako datuen arabera, etxebizitza libre
berriaren prezioak 2000 eta 2001. urteetan ehuneko 21eko
igoera izan du, eta metro karratuaren batez besteko
prezioa, beraz, 2.220 eurokoa da.

Honek eta, esan bezala, etxebizitza babestuen eskaintza
urriak eta alokatzeko etxebizitzen merkatu eskasak –eta
hemen ere prezioak altuak dira– zaildu eta, askotan,
ezinezko egiten du lehenengo etxebizitza lortzea eta,
horrenbestez, zapuztu egiten du euskal gazteek bere
buruaren jabe izateko duten gogoa.

Gazteei burujabe izaten uzten ez dieten eta oraintsu jakin
diren beste datu batzuek adierazten dute –Eustaten datuak
dira–... datuak gazteen langabeziari buruzkoak dira eta
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainian gazte langabetu gehien
dituen Autonomia Erkidegoa dela adierazten dute.

Horregatik, Alderdi Popularrak uste du ezinbestekoa dela
neurri zehatzak abian jartzea euskal gazteei etxebizitza
batean sartzeko aukera emateko. Uste dugu, eskaera eta
lehen aipatutako zailtasunak kontuan hartuta, zerbait
egiteko unea dela, politikatik zerbait egitera pasatzeko
unea dela, eta ez azkenean ezertan geratzen ez diren
adierazpen handien politiken unea.

Horrenbestez, eta ondorioz, Alderdi Popularrak ekimen
zehatz hau aurkeztu du, eta oso helburu argia du: