Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza babestuen erabilerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.10.10
43
07:16

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00158Etxebizitza babestuen erabilerari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:01)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (01:04)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:11)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (01:16)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:29)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (01:35)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (01:41)Bideoa ikusi

Egaña Manterola, Edurne (NV LT) (Eserlekutik) (01:43)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
etxebizitza babestuen erabilerari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Arlo horretan sartuz, proposamena egin dauan taldearen
txanda, eta bere izenean Quiroga andreak dau hitza, bere
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Bueno, ekimen honen justifikazioan adierazi genuen bezala,
Alderdi Popularrak uste du babes ofizialeko etxebizitzek
esleituta hartzen dituztenen ohiko bizileku eta bizileku
iraunkor izan behar dutela, eta inola ere ez dela onartu
behar jabetza-erregimenean edo azalera-eskubidean
esleitutako etxebizitza babestu hauek alokatzea, izan ere,
hori egingo balitz urardotu egingo litzateke etxebizitza
babestuen izatea bera eta, ondorioz, iruzur egingo
litzateke.

Ederki, bada, Alderdi Popularrak jakin du era honetako
etxebizitza babestuetan, hau da alokatzeko sortu ez ziren,
jabetzan edo azalera-eskubidean hartzeko sortu ziren
etxebizitza babestuetan, alokatzeko kontratuak egiten
direla.

Kontratu hauek nondik nora sortu diren galdetu dugunean,
alokatzeko sortu ez diren etxebizitza babestuak alokatzea
debekatuta dagoela kontuan hartuta, azaldu zaigu txosten
juridiko bat dagoela eta txosten horren arabera alokairu-
kontratuak egin daitezkeela etxebizitza babestuen erabilera
arautzen duen araudiaren interpretazio jakin baten bidez.

Araudiak erabiltzen duen terminoa "etxebizitzan bizi dena"
da; hau da, etxean bizi direnek erabili behar dute
etxebizitza ohiko bizileku edo bizileku iraunkor gisa.
Kontratu hauetan, Etxebideren oniritzia duten kontratu
hauetan, maizterrek erabiltzen dute etxebizitza ohiko
bizileku eta bizileku iraunkor gisa; horrenbestez,
Etxebideren arabera, etxebizitza babestuaren araudia
betetzen dute, nahiz eta zozketan ez zitzaien pertsona
horiei esleitu etxebizitza babestua.

Gure ustez kontratu hauek etxebizitza babestuetan egiten
den iruzurraren adibide argia dira, eta,