Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Ber deak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Iraken kontra egin litekeen eraso militarrari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.10.18
44
08:43

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00178Iraken kontra egin litekeen eraso militarrari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:21)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:32)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (01:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:55)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:03)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:12)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:21)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:28)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (02:34)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (02:40)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:46)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko, Euzko Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta
Mistoa-Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeek egindako
legez besteko proposamena, Iraken kontra egin litekeen
eraso militarrari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta arlo horretara sartuz, talde proposatzaileen txanda
izango dugu, euren ekimena aurkeztu eta aldezteko. Zeregin
horretara sartuz, Mistoa-Ezker Batua/Berdeak Taldearen
ordezkari dan Matute jaunak dau hitza.

MATUTE GARCÍA DE JALÓN jaunak: Lehendakari, jaun-andreok.

Bueno, ia-ia aurreko puntuarekin, edo aurreko puntuko
terminologiarekin lotuta, demokraten arteko eztabaida
sortzea nahi nuke, demokrata guztiok –Legebiltzarreko
pertsona askori atsegin zaion, eta denoi atsegin beharko
litzaigukeen dialektika da eta–, zenbait gauzaz
naturaltasunez hitz egin dezagun...

LEHENDAKARIAK: Isilik, mesedez, jaun-andreok.

MATUTE GARCÍA DE JALÓN jaunak: ... krimenez, eta batez ere
terrorismo-modu gogorrenetako eta handienetako batez hitz
egin dezagun, hots, estatu-terrorismoak edo inperio-
terrorismoak bestelako zibilizazioen aurka egiten duenaz.

Horixe da, nire ustez, beste gauza askozaz ere mintzatzen
den proposamenaren muina. Ni, nolanahi ere, Estatu Batuek,
Amerikako Estatu Batuek, Iraki erasotzeko bakarka hartutako
erabakiaz ariko naiz nagusiki.

Badakit gaur egun Bush jauna Nazio Batuetako Segurtasun
Kontseiluarekin akordioak lortzeko beharraz edo borondateaz
ari dela, baina, gero azalduko dudanez, luzamendutan
ibiltzeko estrategia bat besterik ez da. Bakarkako erasoa
aldezten duen Ipar Amerikako Kongresuaren erabakia ere
hortxe dago, Nazioarteko Zuzenbidearen arau guztiak
urratzen baditu ere.

Eta gaur Legebiltzarrean egingo dugun eztabaida gerrari
buruzkoa izango da, iragarritako gerra bati buruzkoa,
xehetasunak soilik –data, aliatuak, iraupena– falta
zaizkion gudaren gainekoa.

Eta guda hasteaz ari garenean, hedabideen gudaz ari gara,
telebistaz emandako gudaz, Golkoko gudan CNNk