Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, adingabeak babesteko lege-proiektuari buruzkoa.
2002.10.18
44
08:43

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00093Adingabeak babesteko lege-proiektuari buruz.

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:06)Bideoa ikusi

--- (02:08)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:09)Bideoa ikusi

--- (02:09)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, adingabeak babesteko lege-proiektuari
buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

1999an Legebiltzar honek Eusko Jaurlaritzari Legebiltzar
honen aurrera euskal Autonomia Erkidegoko adin txikikoen
eskubideen legearen aurreproiektua ekartzeko eskatzen zion
legez besteko proposamena onesteko erabakia hartu zuen.
Gainera, proiektu hori Gobernuak helarazi izan dizkigun
egutegi edo egitarau –ez dakit nola izendatu zehazki–
legislatiboetan sartuta dago. Gaurdaino, ordea, ez da
proiekturik aurkeztu izan. Hortaz, proiektu hori zergatik
ez den hona ekarri jakin nahi du gure taldeak, eta ea
Gobernuak bilkura-aldi honetan ekartzeko asmorik baduen.

Eta orobat galdetzen dugu azken galderan ea Etxebizitza eta
Gizarte Gaietarako buru honek karguan aurretik izandakoaren
politika bera egiteko asmoa duen. Aurretik egondakoari,
Intxaurraga jaunari, legebiltzarkide honek egindako
interpelazioa batean, epe laburrean Legebiltzarrera
ekartzekoa zen proiektu bat bazela esan zidalako diogu
hori, eta 2000ko ekainaz ari ginen artean.

Horretaz gain, EGKren ebazpen bat ere bada, Intxaurraga
jaunak orduan hitz egin zigun aurreproiektuari buruz,
2000ko abenduaren 14koa. Beraz, ez dugu ulertzen zer dela
eta atzeratzen den, eta horregatik egin dugu itauna.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Madrazo jaunak
dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, presidente jauna.

Quiroga andrea, esan nahi nizun lanean ari garela haur eta
nerabeak artatu eta babesteko lege honen prestakuntzan.
Jaurlaritzaren lehentasuna da, eta hala dago jasota joan
den martxoaren 5eko Gobernu Kontseiluan onetsiriko egutegi
legislatiboan.

Beraz, argi dago sailburu honek zure galderek