Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, EAEn irakaskuntza arautugabea arautzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.10.31
46
06:17

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00173EAEn irakaskuntza arautugabea arautzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:13)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:20)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:24)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:32)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:44)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:53)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:05)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:16)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza
arautugabea arautzeari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu, hau da, Euskal
Talde Popularreko ordezkari dan Ortega jaunak dau hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Mila esker, lehendakaria. Egun on,
nire lagun legebiltzarkideok.

Opening English School akademia ixteak ikasturtero milaka
euskal herritar mugitzen dituen sektore batean egiten diren
irregulartasun eta iruzurrak harrotu ditu. Opening-ek
ordainketak eten izanak mesfidantza handia sortu du gainera
bezeroengan.

Espainia osoan, 80.000 ikasle baino gehiago zituen Opening-
ek, 133 ikastegi, eta horietatik 74 bereak eta gainerakoan
frankizian utziak.

Opening-ek zituen ikasle guztietatik, 45.000 baino gehiagok
erantzun beharreko maileguak dituzte finantza-etxeekin –
gehienek zerbitzuari estekatutako mailegu baten bidez
kontratatzen baitzuten–, erantzun beharreko mailegu horiek
dituzte, kontratatutako zerbitzurik jasotzen ez duten arren
ordaintzen jarraitu beharrekoak, baldin eta enbargatzea
nahi ez badute, edota bezero berankorren zerrendan,
ordaindu gabeen zerrendan sartzea, etorkizunerako horrek
berekin dakarrenarekin.

Euskadin, Opening-en ikastegi propioen sareko 74 ingeles-
akademietatik, zortzik (hiru Gipuzkoan eta Bizkaian bost)
itxita jarraitzen dute oraindik gure Erkidegoan; 6.603
euskal ikasle dira egoera tamalgarri horrek ukitutakoak,
eta horiez gain kaleratu eta lanik gabe geratutako ehunen
bat langile ere bai.

Gaur den egunean, Euskal Herrian 2.000 baino gehiago
erreklamazio aurkeztu dira Kontsumoko lurralde-bulegoetan
eta kontsumitzaileen elkarteetan irakaskuntza-zerbitzuak
emateko kontratuak ez betetzeagatik, eta, batez ere, lehen
esan dudan bezala, kontsumitzaileek, irakaskuntzarik ez
jaso arren ordaintzen jarraitzen dutelako, estekatutako
maileguaren sektorean ohi den